Ariztegitarren besta

Wikipedia, Entziklopedia askea


Gaur egun DonamariaDonamaria (Nafarroa) herrian ospatzen den famili besta. Pedro Antonio Ariztegi (1862- 1949) jauna Teresa Ziganda Kruz anderearekin ezkondua, 12 semea alaba izan zituzten. Ume hauek hazterakoan munduan zehar sakabanaturik bizi zirela ikusirik urtean behin elkartzeko intentzioarekin sortu zuten ospakizun hau.

Aurelio eta Migel Angel Sagaseta Ariztegi anaiak izan ziren bestaren jatorrizko sustatzaileak. Lehendabiziko aldiz 1973an ospatu zen Urrozko Ameztia Baserrian (lehendabiziko 7 semeak jaio ziren lekua). Ordutin Ugana (Oiz herrian), Anizpe (Ituren), Doneztebe eta Donamarian ospatu da hurrenez hurren. Azkeneko urtetan Uztailaren azkeneko igandean ospatzen da Donamariako frontoian eta gaur egun ehun pertsona inguru etortzen dira mundu osoko bazterretatik Ariztegitarren artean Ariztegitarrak direla ospatzeko.

Mezaren ondotik famili bakoitzak bere mahaia paratu eta elkarrekin bazkaltzen dute frontoian. Bazkalostean jolasak prestatzen dira ume zein helduentzako.