Doneztebe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Doneztebe (argipena).

Doneztebe

 Nafarroa
Doneztebe udalerriko herrigunea eta eliza.
Doneztebe udalerriko herrigunea eta eliza.
Doneztebeko bandera

Doneztebeko armarria

Izen ofiziala Doneztebe/Santesteban
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea Miguel San Miguel Azpirotz (EA)
Herritarra doneztebar
Koordenatuak 43°7′54″N 1°40′11″W / 43.13167°N 1.66972°W / 43.13167; -1.66972Koordenatuak: 43°7′54″N 1°40′11″W / 43.13167°N 1.66972°W / 43.13167; -1.66972

Maps of municipalities of Navarra Doneztebe.JPG

Eremua 8,62 km2
Garaiera 122 m
Posta kodea 31740
Biztanleria 1.679 bizt (2011)
Dentsitatea 194,78 bizt/km²
http://www.doneztebe.es/eu/

Doneztebe Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2010eko erroldaren arabera, herriak 1.688 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Ezkurra ibaia Doneztebe zeharkatzen.

Bidaso ibaia, zati handi batean, Erreka Beltza izeneko zintzurrean zehar doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen Malerreka eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago, eta mendebaldean Doneztebe. Udalerri hau Bidaso ibaiak eta haren ibaiadar den Ezkurra ibaiak ureztatzen dute.

Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oitz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.

[aldatu] Mendiak

Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria, Ekaitza eta Mendaur.

[aldatu] Klima

Klimaren ezaugarri nabarmenenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari klima atlantiko epela deitzen zaio. Urteko batez bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14º-15ºko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Demografia

Doneztebeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2010
621 612 687 799 843 782 866 836 903 1.050 1.191 1.385 1.494 1.688

2008ko erroldaren arabera, 150 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,86, (Nafarroako batezbestekoaren antzera ).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Doneztebeko eliza.
Doneztebeko karrika bat.

[aldatu] Mariano Vertiz

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] La Burundesa

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira noranzko bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Leizaran Mariezcurrena

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Bestak eta ospakizunak

Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. Aipatzekoak dira, halaber, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Doneztebeko alkatea Eusko Alkartasuna alderdi politikoko Miguel San Miguel Azpirotz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko bederatzi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 128 izan ziren (emandako guztien %15,42) eta boto zuriak 108 (botoen %15,38). Abstentzioa %29,42koa izan zen.

Doneztebeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Alkartasuna 594 9

2011n ere EA eta Miguel San Miguel izan ziren garaile; aurrean beste zerrenda bat izan zuten, PP (zinegotzi bat). 2011ko hauteskundeetan Doneztebe EA bere izenarekin -eta ez Bilduren barruan- aurkeztu zen udalerri bakanetakoa izan zen, Nafarroan bakarra.

Doneztebeko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Alkartasuna 596 8
PP 107 1

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Merkatarien kalea, 9
1979. urteko hauteskundeetatik aurrerako alkateen zerrenda
Agintaldia Alkatea Alderdi Politikoa
1979-1983 Carlos Pikabea Manterola Independentea
1983-1987 Alfredo Zugarramurdi Zozaia Doneztebeko Gazteak
1987-1991 Antonio Apeztegia Lanaspa Unión Doneztebarra
1991-1995 Miguel San Miguel Azpirotz Eusko Alkartasuna
1995-1999 Miguel San Miguel Azpirotz Eusko Alkartasuna
1999-2003 Miguel San Miguel Azpirotz Eusko Alkartasuna
2003-2005 Jose Ramon Etxebeste Urrutia Eusko Alkartasuna
2005-2006 Joxe Irigoien Irugarai Talde mixtoa
2006-2007 Jose Ramon Etxebeste Urrutia Eusko Alkartasuna
2007-2011 Miguel San Miguel Azpirotz Eusko Alkartasuna
2011-2015 Miguel San Miguel Azpirotz Eusko Alkartasuna

[aldatu] Doneztebar ospetsuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Doneztebe
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak