Ituren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ituren

 Nafarroa
Iturengo ikuspegi orokorra.
Iturengo ikuspegi orokorra.
Iturengo bandera

Iturengo armarria

Izen ofiziala Ituren
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea  ??? (Bildu)
Herritarra iturendar
Koordenatuak 43°7′44″N 1°42′26″W / 43.12889°N 1.70722°W / 43.12889; -1.70722Koordenatuak: 43°7′44″N 1°42′26″W / 43.12889°N 1.70722°W / 43.12889; -1.70722

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 15,17 km2
Distantzia 56 km Iruñera
Posta kodea 31745
Biztanleria 502 bizt (2010)
Dentsitatea 33,09 bizt/km²
www.ituren.es http://www.ituren.es/eu/index.aspx www.ituren.es

Ituren Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 497 biztanle ditu. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herrigunearen ikuspegi orokorra.

Ituren Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora. NA-170 errepideak herria zeharkatzen du Zubieta eta Elgorriaga bitartean.

Iparraldean Arantzarekin egiten du muga, Elgorriaga eta Donezteberekin ekialdean, Zubietarekin mendebaldean, eta Beintza-Labaien, Urroz eta Oizekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Iturenek klima ozeaniko hezea dauka, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta ez da hilabete lehorrik izaten, ezta uda garaian ere. Horrez gain, negu epel eta uda ez oso beroei esker, alde termikoa urte osoan zehar ez da oso handia izaten. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 180 inguru izaten dira.

Landaredia, klima ozeaniko atlantiarraren berezko landaredia da, espezierik ugarienak gaztainondoa, pagoa eta haritza dira. Horrez gain, birlandaturiko pinuek eta haritz amerikarrek 125 hektareako azalera hartzen dute

[aldatu] Auzoak

Iturengo Aurtitz auzoko eraikinak. Atzealdean, Mendaur ikus daitekelarik.
Iturengo Latsaga auzoaren airetiko ikuspegia.

Ituren udalerria honako auzoetan banaturik dago: Ameztia, Aurtitz, Ituren (herrigunea) eta Latsaga.

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Iturengo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
628 631 635 626 586 557 569 515 456 472 482 467 481

2008ko erroldaren arabera, zortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Biztanleria auzoka

Urtea Auzoa Biztanleria
2008 Ameztia 20
2008 Aurtitz 120
2008 Ituren herrigunea 239
2008 Latsaga 58
2008 Sakabanatuak 44
2008 Guztira 481

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Iturengo Herriko Ostatua eta Udaletxea.

2007an Eusko Alkartasunako Miguel Ángel Petrirena Azpiazu aukeratu zuten alkate, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko 65 boto izan ziren (emandako boto guztien %25,59) eta boto zuriak 53 izan ziren (%28,04). Abstentzioa %40,24koa izan zen.

Baliogabeko boto gehienak, Alderdien legeagatik ilegalizatutako ezker abertzalearen plataformari emandako botoak izan ziren.

Iturengo Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Alkartasuna (EA) 136 7

2009an Petrirena hil egin zen eta Jose Maria Gorosterrazu Elizalde alderdikideak ordezkatu zuen[1]. 2011n zerrendarik aurkeztu ez zenez Gorosterrazuk segitu zuen jarduneko alkate[2].

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea (XVI. mendean eraikia) herriko plaza nagusian dago. XX. mendearen amaieran eraberritu zen Nafarroako gobernuak emandako 7 milioi pezetako diru laguntzari esker. Eraikinak beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste hiru solairu dauzka. Bi arkuz osatutako ataria dauka. Fatxada nagusiak bi sarrera dauzka, bata eraikinean dagoen ostatu edo jatetxera sartzekoa eta bestea udal bulegoetarako atea.

Udaletxeaz gain, eraikinean ostatua edo jatetxea, eskola, eta herriko gazteentzako elkartearen egoitza daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Consejo kalea, 38

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2009 Miguel Ángel Petrirena Azpiazu EA
2009-2011 Jose Maria Gorosterrazu Elizalde EA
2011- Jose Maria Gorosterrazu Elizalde Jardunean

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Ioaldunak-001.OGG
Joaldunak Ituren herritik igaroz. Sakatuz gero, bideoa ikusgai.

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Uztailaren 18an ospatzen dira Iturengo jaiak. Hala ere, ospe handiagoa dute Ituren eta Zubietako inauteriek (joaldunak herri batetik bestera joaten dira).

[aldatu] Musika

Euskal Herria osoan Ituren udalerria ospetsu egin duen abestia Iturengo arotza da. Bertso sail hauek Iturengo Erramun Joakin izeneko arotz baten "akzioak" kontatzen ditu.

[aldatu] Mendaur

Ituren udalerriko lursailetan udalerri guztitik ikus daitekeen Mendaur mendia dago, bere gailurrean Mendaurreko baseliza dagoelarik. Mendi honen magalean Mendaurreko urtegia eta atsedenleku eder bat ere badaude. Hauetara joateko Aurtitz auzotik irteten den mendi-pista hartu eta mendian gorantz jo behar da. Gomendagarriena autoa edo ibilgailua Aurtitz auzoan bertan utzi eta oinez mendian gora joatea da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ituren


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak