Donamaria
|
Donamaria |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Donamaria | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Malerreka |
||
| Alkatea | Ricardo Sagaseta Andiarena | ||
| Herritarra | donamariar | ||
| Koordenatuak | 42°5′21″N 1°40′34″W / 42.08917°N 1.67611°WKoordenatuak: 42°5′21″N 1°40′34″W / 42.08917°N 1.67611°W | ||
| Eremua | 23,29 km2 | ||
| Distantzia | 56 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31750 |
||
| Biztanleria | 436 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 18,72 bizt/km² | ||
| www.donamaria.org http://www.donamaria.org/?lang=eu www.donamaria.org | |||
Donamaria Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora kokatzen da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 433 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da. Herrira heltzeko, N-121A errepidea hartu behar da iparralderako norabidean.
Donamariak Doneztebe eta Bertizaranarekin egiten du muga iparraldean; Baztan eta Bertizaranarekin ekialdean; Oitzekin mendebaldean; eta Ultzamarekin hegoaldean. Etenekogaina mendia, udalerriko mendirik garaiena da, eta bertan historiaurreko tumuluak daude.
Donamariako auzoak honakoak dira: Aientsa, Azkilarrea, Bordalarrea eta Eguzkialdea.
[aldatu] Klima eta landaredia
Donamariak klima ozeaniko epela dauka, euri ugari eta erregularrekin. Horrez gain, aldaketa termikoa txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten (ezta abuztuan ere). Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 170 edo gehiago izan daitezke.
Herriaren inguruko basoetan, hosto erorkorreko espeziak nagusitzen dira, batez ere pagoa (800 hektarea). Horren atzetik haritza (250 hektarea), gaztainondoa (200 hektarea), lizarra, pinu insignisa eta bestelako espezieak datoz. Donamarian birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra) ugari dago, batez ere Korsikatik ekarritakoa. Birlandaketak XIX. mendean hasi ziren.
[aldatu] Historia
Udalerria Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urtera arte. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Igurin herriguneari elkartu zitzaizkion eta Donamaria udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 637 | 651 | 713 | 736 | 676 | 643 | 668 | 627 | 444 | 373 | 355 | 382 | 414 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,19 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
Udalerriaren sarreran dagoen Jauregia dorretxea Nafarroako Ondare Historiko gisa sailkatuta dago. Jasokundearen Ama Birjinaren elizak, berriz, dorre biribila dauka eta kono itxurako teilatua. Elizak, gurutze latindar formako oinarria dauka.
Etxeei dagokienez, honakoak nabarmentzen dira:
- Apezenea etxea
- Xabatenea etxea
- Aranibar dorrea
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea plaza nagusian dago eta 1983. urtean birmoldatu zen azken aldiz. Eraikinak lau solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. Eraikinean ostatu txiki bat eta etxebizitzak ere badaude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Donamariako udaleko idazkaria Oitzko, Urrotzko eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Uxarrea auzoa 39, Behea
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Donamarian, ez zelako inongo talderik aurkeztu [1]. 2011n egoera bera izan zenez, 2003tik Ricardo Sagasetak jarduneko alkate segitzen du.
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Ricardo Sagaseta Andiarena | HG |
| 2007-2011 | Ricardo Sagaseta Andiarena | Jardunean |
| 2011- | Ricardo Sagaseta Andiarena | Jardunean |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Donamariako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinaren zeruratzea ospatzen den egunean.
[aldatu] Zerbitzuak
Udalerria "Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Donamariako udala
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- (Euskaraz) Bentarik benta Donamariara Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Donamariari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
| Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oitz • Saldias • Sunbilla • Urrotz • Zubieta |
||