Arnaba

Koordenatuak: 42°44′35″N 2°16′29″W / 42.7431°N 2.2747°W / 42.7431; -2.2747
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnaba
Datu orokorrak
Garaiera1.248 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°44′35″N 2°16′29″W / 42.7431°N 2.2747°W / 42.7431; -2.2747
MendikateaLokiz mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Arnaba Nafarroa eta Araba artean dagoen mendia da, Lokiz mendilerroan kokatutakoa.[1]

Lokiz aldeko gain gorena da Arnabarena, baina ez dago argi non dagoen, izan ere gorabehera gutxiko eremuan dago eta bada batetik erpin geodesiko bat leku baten eta bestetik, buzoia, 500 m mendebalderago (zerikusia izan lezake bikoizketa horretan Nafarroa eta Araba arteko mugak hortik pasatzeak).

Ez dio horrek gehiegi axola, hara joanez gero hegoaldera jausten den amildegiak erakarriko baitu gure arreta.

Amildegi honek Lanako bailara inguratzen du iparraldetik hormatzar ikusgarriak zutituz Arnaba aldera. Goi aldean ibiltzea erraza da ordea, amildegian ertzean zehar ere bai. Harria da nagusi, han hemenka sakabanatutako ezpel, pago eta ipuruak ez dira oraindik traba egiteko adina nagusitu, erpin geodesikoaren inguruan ez bada.

Iparraldeko isurialdea pagadiak estaltzen du gandorra ez beste guztia, eta baso horietan gora datozen bideak baliatu ditzakegu gandorrera heltzeko, Kontrasta, Uribarri-Harana nahiz Aldatik abiatuta. Hegoaldetik ere bada sarbide bat baino gehiago, harresiak eskainitako abaguneak aprobetxatuta.

beste izenak: Montesanto, Ernaba, Arlaba, Erlaba, Arlabe, Aranaba, Herlabagayna.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Arnaba (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa