Arrangizgana

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:46, 25 urtarrila 2016

Arrangizgana[1]Trabakua izenaz ere ezaguna— Markina eta Mallabia (Bizkaia) artean dagoen mendatea da (436 metro). Mendatearen hegoaldeko alderako igoera Ermuan hasten da itsasoaren mailatik 170 metrora eta Mallabiko udalerriaren erdigunea zeharkatu ostean BI-3302 errepidea mendatearen gorengo puntura, 436 metrora, ailegatzen da.

Arrangizgana mendatea ohiko bidea da Oiz mendira igotzeko.

Etimologia

XIX. mendeko dokumentuen arabera, Trabakuko jatorrizko izena Arrangizgana da, Markinatik Berrizera doan B-633 bide ondoan dagoen Arrangiz izeneko baserria dela eta. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak Arrangizgana izena erabiltzea gomendatzen du.[1]

Trabakua izenaren esanahia, bizkaieraz, "traba egiten duena" da. Antzinako hitzezko erreferentzien arabera, izenaren jatorria bi tabernariren arteko lehian datza. Tabernari bien artean, konpetentzia zela eta, elkarri ezizenak jarri zizkioten: batak besteari "trabakua" deitzen zion bere negozioari "traba" egiten ziolako, eta besteak ordea "orrezbengo" (hor ez bahengo) deitzen zion lehenengoari, arazo beragatik.

Egoera

Oiz mendiko (1028 m) ekialdeko bizkarrean dago. Bi jatetxe eta bi landaetxe aurkitzen dira bertan eta Mikel Angel Lertxundi eskultorearen "equilibrio, por la senda de la naturaleza" izeneko eskultura eta baserri ugari ikus ditzake bertan.

Erreferentziak

  1. a b Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.