Artozkiko artelanak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artozkiko artelanak 2003an Itoizko urtegiaren aurkakoek herri horretan antolatutako erakusketa izan zen. Artista ugarik haien lanak eskaini zituzten ur azpian gelditzeko arrisku handia zegoela jakinez. Poliziaren erasoetan lanak desagertu ziren. Poliziak Artozki, Itoizko urtegiaren aurkako azken erresistentzia-gunea desalojatu zuenean, bertako elizan ikusgai zeuden 31 artelan bahitu zituen. Lan horietatik 14 atzera berriz Itoizko Solidarioen eta Itoizko urtegiak mehatxatutako herritarren batzarraren eskuetan daude 2023tik. Gainerakoek desagertuta jarraitzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko urriaren 2an hondeamakinek Artozki eraisten bukatu zuten, eta bi astez herria defendatzen egon ostean, Itoizko urtegiko uren azpian geratu zen herria. Proiektua geratzeko erresistentzia antolatu zuten solidarioek, tartean arte erakusketa bat. Laguntzeko deia “oso arrakastatsua” izan zen eta herriko eliza museo bilakatu zuten.[1]

Bi hamarkada pasa ondoren, 31 lanetatik hamalau berreskuratu zituzten, «modu anonimoaz» helarazi zizkieten. Hala ere, Txiki Zamora Itoitzekiko Solidarioak taldeko solidarioak kontatu zuen zenbait obra Foruzaingoaren Iruñeko komisariara ailegatu zirela: «Atxilotu gintuztenean, ikusi genuen nola sartzen zituzten zenbait artelan polizia etxean. Hortik aurrera, arrastorik ez dugu».

Txiki Zamorak duela hogei urte gertatutakoa azaldu zuen: «Sormenerako gune hori Artozki-Artezki eta herri guztia 2003ko irailaren 30eko goizaldean suntsitu zituzten, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak hondeamakinekin batera sartu zirenean». Herria jendez ez ezik artelanez ere hustu zutela salatu zuen solidarioak: «Poliziak elizatik atera zituen artelanak, eta haietako batzuk, gutxienez, urteetan egon dira bulego ofizialetan». Bere garaian, taldearen abokatuak behin baino gehiagotan eskatu zituen artelanen itzulera, baina ezezko borobila jaso zuen beti. Artozkiko afera 183/03 espedientean jasota zegoen. [2]

Agertutako lanak erakusketa ibiltarian egongo dira Euskal Herriko toki desberdinetan.

Parte hartu zuten egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketan lan anonimo batzuekin batera egile ospetsuen obrak erakutsi ziren. Hona hemen izen batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]