Faustino Aranzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faustino Aranzabal

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaKresala (dantza-taldea)
Arteleku
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta koreografoa

Faustino Aranzabal Salegi (Donostia, 1968) Gipuzkoako margolari, hizlari eta koreografoa da. Arte Aplikatuetan Graduatua Zaragozan 1989an, 1987-89an, Jose Luis Zumeta, Villalba eta Daniel Canogar artistek zuzendutako pintura-tailerrak egin zituen Donostiako Artelekun, eta litografia eta estanpazio estudioak Don Herbertekin. Kresala elkartearekin lotura zuzena du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte eszenikoetan graduatua da, eszenografia espezialitatean. 1987az geroztik bakarkako erakusketak egin ditu Donostian, Andoainen, Errenterian, Zarautzen eta Zizurkilen. Nabarmentzekoak: Keinuka EHUko Errektoreordetzan (Euskal Herriko Unibertsitatea) Donostian eta Sasi Bidetan Durangoko Arte Museoan 2000. urtean. Getxoarten parte hartu zuen Getxon (Bizkaia), birritan Puskak taldearekin 2001ean eta Koropiloak lanarekin 2002an. 2003an Barakaldoko Udal Liburutegian Show time eta Ordiziako Barrena Kultur Etxean Eszeptikoarena aurkeztu zuen eta 2004an Lettres sur la danse Tolosako Aranburu Jauregian.[1]

2003an Itoizko urtegiaren aurkakoek herri horretan antolatutako erakusketan parte hartu zuen.

1993ko ekainean, Kresala konpainiaren zuzendari artistiko izendatu zuten eta talde horrentzat obra berriak sortu ditu, nortasun propioa duen errepertorio koreografikoa txertatuz. 2000. urtean, Han dantzarako ikergunea sortu zuen. Dantzako irakaslea da, eta ikastaro monografikoak ematen ditu Euskal Herrian eta atzerrian. Hezkuntza alorrean dantzaren sentsibilizaziorako hainbat proiektu eta tailer zuzentzen ditu.[2] Dantza tradizionalaren sustraiak hartu, eta «euskal koreografia berrian» ekarpena egitea du asmoa, bi estiloak modu ahalik eta «naturalenean» lotuz.

Zuzendutako koreografia lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021: Amoria & Dolore.[3]
  • 2018: Haize hegoa.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kresala Euskal Dantza Taldea, tradizioa sormen iturri. Gaztelupeko Hotsak, 2008. ISBN 9788493615727.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]