Arturo Uslar Pietri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arturo Uslar Pietri
Datu pertsonalak
Jaio 1906ko maiatzaren 16a
Venezuela Caracas (Venezuela)
Hil 2001eko otsailaren 26a
Venezuela Caracas (Venezuela)
Sinadura Uslar Pietri signature.jpg

Arturo Uslar Pietri (Caracas, 1906ko maiatzaren 16a - Caracas, 2001eko otsailaren 26a) venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea izan zen.

Kargu politiko askoren ardura izan zituen; Lehendakaritzako idazkari eta Hezkuntzako, Finantzetako eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte-gaiak landu zituen, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan zen. 1963an Lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina 1972an politika utzi eta kazetari-lanetan jarraitu zuen harrezkero.

Bere lan aipagarri batzuk El camino de El Dorado (1948), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968) eta La vuelta al mundo en diez trancos (1971) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Uslar Pietri