Arusha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arusha

Arusha
Estatua TanzaniaTanzania
Eskualdea Arusha
Koordenatuak

03°22′00″S 36°41′00″E / 3.36667°S 36.68333°E / -3.36667; 36.68333Koordenatuak: 03°22′00″S 36°41′00″E / 3.36667°S 36.68333°E / -3.36667; 36.68333

Arusha non dagoen adierazten duen Tanzania-ko/-go/-eko mapa
Arusha
Garaiera 1.387 m
Biztanleria 516.000 bizt. (2007)

Arusha Tanzania iparraldeko hiri ezaguna da, izen bereko lurraldearen hiriburua. Arusha hiriak 516.000 biztanle ditu (2007ko zentsua) eta lurralde osoak, hiriburukoak barne, 1.288.088. Arusharen ingurua aberatsa da: Rift Haran Handiaren ekialdeko ertzean dago kokatuta eta hiritik gertu Meru mendia dugu. Hiri hau, bestetik, arrera errazena da Ngorongoro Kontserbazio Eremua, Serengeti Parke Nazionala, Tarangire Parke Nazionala, Kilimanjaro, Manyara lakua eta beste inguru interesgarrietara joateko eta, ondorioz, turismoaren derrigorrezko geldiunea. Hori guztia bertako Parkea ahaztu gabe, Meru mendian dagoen Arusha Parke Nazionala.

Arusha, bestetik, diplomazia munduan oso ezaguna da. Afrika Ekialdeko hiri estrategikoa da eta bertan nazioarteko batzar asko egin dira. Kulturalki nahasketa handia ikusten da hirian: arabiarrak, indiarrak, europarrak, bertako populazioak... Ondorioz ere erlijio asko praktikatzen dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Arusha)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29 29 27 25 22 21 21 22 24 27 27 27 25.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10 11 12 14 11 9 9 9 8 11 11 10 10.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 58 84 178 368 211 33 15 20 20 36 112 102 1237
Iturria: Weatherbase[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arusha Aldatu lotura Wikidatan