Asellus Borealis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asellus Borealis (γ Cnc / γ Cancri / 43 Cancri) Cancer konstelazioko izar bat da, +4,67 itxurazko magnitudekoa. Izenaren jatorria Ganbela (M44) izar kumuluarekin lotua dago, albo banatan ekialdean asto bana duena (Asellus hitzak astoa esan nahi du latinez). Asellus Borealis iparralderen dagoena da, Asellus Australis hegoalderenekoa den bitartean.

Gure Eguzki-sistematik 158 argi-urtera, Asellus Borealis A1IV espektru motako izar azpierraldoi zuri bat bezala katalogatua agertzen da. Azalean 9400 gradu kelvineko tenperatura batekin (bere espektru motatik ebatzia) 29 eguzkiren argitasunarekin dizdiratzen du, bere erradioa eguzki erradioaren bikoitza delarik. Parametru hauetatik abiatuta, bere masa ebaluatu daiteke, 2,3 eguzki masakoa dena, eta azpierraldoi bat baino gehiago sekuentzia nagusiko izar zuri bat dela adierazten dute, 780 milioi urte dituena. Bere proiektaturiko errotazio abiadurak, 79 kilometro segundoko 1,3 egun edo denbora gutxiagoko biraketa periodo bat dakar; errotazio azkarraren ondorio den gas nahasketak konposaketa kimiko normal bat duela adierazten du, eta, beraz, izar berezien taldetik kanpo geratzen da.

Asellus Borealisek beste bi kide bisual ditu 1 eta 2 arku minutura hurrenez hurren. Horietatik bigarrena, Gamma Cancri B deitua, izar bitar bat da. Alabaina, bietako bat ere ez dago grabitate bidez Asellus Borealisekin lotua, soilik honen ikusmen lerro berean daude.