Ashikaga Yoshiakira
Wikipedia(e)tik
Ashikaga Yoshiakira (japonieraz 足利 義詮, Ashikaga Yoshiakira, 1330eko uztailak 4-1367ko abenduak 28), Ashikaga shogunerriko bigarren shoguna izan zen. 1358an hasi zen gobernatzen, eta karguan mantendu zen 1367an hil zen arte. Shogunerri honetako lehen shoguna izan zen Ashikaga Takaujiren semea izan zen.
Bere haurtzaroa, Kamakuran pasa zuen, Hojo klanaren bahitua izanez. Bere aitak Kamakura shogunerriarekin amaitu zuenean, Yoshiakira askatua izan zen.
Bere aitaren oinordeko bihurtu zen hau 1358an hil zenean, eta, bere oinordekoa, bere seme Ashikaga Yoshimitsu izan zen, 1368 hasieran.
| Aurrekoa Ashikaga Takauji |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1358-1367 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshimitsu |