Ashikaga Yoshimitsu
Ashikaga Yoshimitsu (japonieraz 足利 義満, 1358ko irailak 25-1408ko maiatzak 31), Ashikaga shogunerriko hirugarren shoguna izan zen. Bere agintaldia, 1368an hasi zen, eta 1394an kargua utzi zuen. Bigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiakiraren semea zen.
Bederatzi urterekin izendatu zuten shogun, bere aita hil ondoren. 1378an, hiriburua zen Kiotoko Muromachi sekzioan eraiki zuen bere egoitza, eta, horregatik, batzuetan, shogunerri hau, Muromachi shogunerria bezala deitua da, eta, aroa, Muromachi bezala.
Iparraldeko Gortea eta Hegoaldeko Gortea elkartu zituen, Nanboku-chō aroari amaiera emanez 1392an. Shogunerriaren autoritatea berretsi eta daimyōen boterea ezabatu zuen.
1394an, bere seme Ashikaga Yoshimochiren mesedetan utzi zuen kargua, boterea, hil arte erabili zuen arren. 1404an, Zheng He nabigari txinatarrak, Japoniara bidiatu zuen Yoshimitsurekin hitz egiteko, txinatarrek, "Japoniako Erregea" bezala ikusten zutena.
Bere bizitzako azken egunak, Kinkaku-ji tenpluan igaro zituen, 1397an eraiki zena, soilik bere erretiro toki bezala. 1408an hil zen.
| Aurrekoa Ashikaga Yoshiakira |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1368-1394 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshimochi |