Askapenerako Herri Armada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Askapenerako Herri Armadako soldaduak
Donna delle milizie dell'Esercito Popolare di Liberazione negli anni Settanta
J-20
Type 052C destroyer
Changhe Z-10

Askapenerako Herri Armada (txinatar karaktere sinplifikatuak: 中国人民解放军, txinatar karaktere tradizionalak: 中國人民解放軍, pinyin: Zhōnggúo Rénmín Jiěfàng Jūn) Txinako Herri Errepublikako gudarostea da, gaur egun munduan den armadarik handiena. 1927ko abuztuaren 1ean sortu zuen Txinako Alderdi Komunistak, Kuomintangen aurka irabazi ondoren, Armada Gorria izenarekin; gaur egungo izena 1946an hartu zuen. Herri Errepublikaren izendatzetik aurrera, Gobernuaren esku baino areago Alderdiaren esku egon da.

Armadaren buruan Batzorde Militar Zentrala dago. Gaur egun honen Presidentea Hu Jintao da. Berez bi Batzorde Militar Zentral daude, bata Estatuaren esku eta bestea Alderdiaren esku, baina bietako kideak berdinak direnez, instituzio bakarra da. Defentsa Ministerioak ez du eskumenik armadaren gainean eta kanpo harreman militarretaz baino ez da arduratzen.

Gaur egun Armadak 2,5 milioi soldadu ditu, munduko handiena delarik. Bere finantziaziorako militarrek aktibitate ekonomikoak egin ahal dituzte eta honek arazo handiak sortu ditu, batez ere korrupzioari dagokionez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Askapenerako Herri Armada