Pekin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pekin / Beijing

Pekin
Ofiziala
Jatorria


北京 (Běijīng)
- 北 běi - iparraldea
- 京 jīng - hiriburua
- iparraldeko hiriburua
Estatua TxinaTxina
Administrazioa
Alkatea
udalerria
Guo Jinlong
Ordu eremua UTC+8
Herritarra pekindar[1], beijindar[1]
Koordenatuak

39°54′18″N 116°23′29″E / 39.905°N 116.39138888889°E / 39.905; 116.39138888889Koordenatuak: 39°54′18″N 116°23′29″E / 39.905°N 116.39138888889°E / 39.905; 116.39138888889

China Beijing.svg

Eremua 16,808 km²
Garaiera 43,5 m
Posta kodea 100000 - 102600
+86/10
Biztanleria 14,930,000 bizt.
Dentsitatea 0,89 bizt./km²
Telefono aurrizkia 10
www.beijing.gov.cn
ingelesez
www.ebeijing.gov.cn

Pekin[2] edo Beijing[2] (txinera tradizionalez: 北京; pinyina: Běijīng; Wade–Giles: Pei-ching; Txinako posta zerbitzuaren sistemaren transkripzioa: Peking) Txinako Herri Errepublikako hiriburua da. Probintzia estatusa duen Txinako udalerrietako bat da, gobernuak zuzenean administratzen duena Txinako Errepublika osatu zenetik. Hebei probintziarekin iparraldean, mendebalde, hegoalde, ekialdean eta Tianjin Udalerriarekin hegoekialdean egiten du muga probintziak.

Biztanleei dagokionez, Beijing bigarren hiri handiena da, Shanghai-ren atzetik. Garraio zerbitzuen elkargune garrantzitsua da, trenbide linea eta errepide askoren abiapuntua baita. Horrez gain, aireportura atzerritiko hegaldi asko heltzen dira. Hiriburua Txinako gune politiko eta kultural nagusia da ekonomia arloan, garrantzitsuenak Shanghai eta Hong Kong baitira.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAren Landsat 7 Sateliteak hartutako Beijing-en argazkia

Beijing izenaren itzulpen literala "Iparraldeko hiriburua" da. Beste zenbait hirik ere antzeko esanahia dute: Txinan Nanjing (hegoaldeko hiriburua), Japonian Tokio (ekialdeko hiriburua) edo Hego Korean Seul (hiriburua).

Hiriak historian zehar izen ugari izan ditu, agintarien aldaketen arabera, izendapen ofiziala aldatuz joan baita. 1928 eta 1949 urteen artean, Beiping (Iparraldeko bakea) bezala zen, Ming dinastiaren garaian bezala. Izendapenak hiriburu maila kentzen zion hiriari, Txinako hiriburu bakarra Nanjing zela azpimarratzeko. Japoniarren okupazio garaian Beijing izendapena berreskuperatu zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Beiping izena hartu zuen berriro.

1949. urtean, Txinako Alderdi Komunistak izena aldatu eta Beijing berria hartu zuen hiriak, Txinako hiriburu bihurtzeko. Taiwan-en herbestean zegoen Txinatar Errepublikako gobernuak aurrekoaa erabiltzen segitu zuen, baina gaur egun Beijing Taiwan-en ere onartuta dago.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005 urteko Beijingo klimograma

Beijing udalerria laua da nagusiki, iparraldeko, iparmendebaldeko eta mendebaldeko muinoak izan ezik. Hirigunea erdiko ingurabideetan hedatzen da, Tian An Men erdigunean, Hiri Debekatuaren hegoalde eta Zhongnanhai-ren ekialdean (Txinako Herri Errepublikako maila goreneko liderren egoitza da). Alde zaharra bere forma simetriko eta horizontalagatik ezagut daiteke; hiriko harresi zaharra zegoen tokian eraiki den bigarren ingurabideak mugatzen du Auzo berriak hiru eta laugarren ingurabideen artean daude.

Zhongguancun, Txinako gune teknologikoa, hirigunearen iparmendebaldean dago eta bertan daude Peking eta Tsinghua, herrialdeko unibertsitate nagusiak. Unibertsitateon iparraldean daude Udako Jauregia eta Udako Jauregi Zaharraren arrastoak, Qing dinastiaren enperadoreen bizilekua. Negozio auzoa Gumao gunearen ekialean dago eta finantzagunea, hiriaren mendebaldean. 2008ko Joko Olinpikoetarako eraikitzen ari den hiri olinpikoa hirigunearen iparraldean dago. Mendeabaldean, gobernuaren eta indar militarren egoitzez dago, bai eta Txinako Museo Militarra ere.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimatologia gogorra da: Ekialdeko Asiako montzoia dela medio, uda beroa eta hezea da baina Siberiako antizikloiaren eraginez, negua hotz, haizetsu eta lehorra. Urtarrileko batez besteko tenperatura -7 eta -4 Â°C bitartekoa da; aldiz, uztailean 25-26 Â°C-takoa. Urteko prezipitazioa 600nm-tik gora dago (% 75 udan). Horrez gainera, hiriak aire poluzio handia du, industria eta trafiko altuak direla eta. Beijing 2008ko Udako Joko Olinpikoetarako garbiketa prozesu baten barruan dago.

Datu klimatikoak (Pekin, 1971–2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 5.0 11.6 20.3 26.0 30.2 30.9 29.7 25.8 19.1 10.1 3.7 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −8.4 −5.6 0.4 7.9 13.6 18.8 22.0 20.8 14.8 7.9 0.0 −5.8 7.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 2.7 4.9 8.3 21.2 34.2 78.1 185.2 159.7 45.5 21.8 7.4 2.8 571.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 1.8 2.3 3.3 4.3 5.8 9.7 13.6 12.0 7.6 5.0 3.5 1.7 70.6
Eguzki orduak 194.1 194.7 231.8 251.9 283.4 261.4 212.4 220.9 232.1 222.1 185.3 180.7 2670.8
Hezetasuna (%) 44 44 46 46 53 61 75 77 68 61 57 49 56.8
Iturria: [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beijing inguruetan K.a. 1000 urte inguruko finkalekuen aztarnak aurkitu dira. Song dinastia eta Tang dinastietan zehar, herrixkak zeuden inguruetan.

Txina iparraldeko Jin dinastiak (K.o. 936 - K.o.947) bere menpeko lurralde asko galdu zituen, Beijing barne, Khitan Liao dinastiak X. mendean inguruneon kontrola hartu zuelarik. 938. urtean, Liao dinastiak gaur Beijing den tokian Nanjing izeneko bigarren mailako hiriburu bat ezarri zuen. 1125. urtean, Jurchen Jin eta Liao dinastiak batu zirenean, Nanjing bihurtu zen hiriburu nagusi eta haren izena Zhongdu (erdiko hiriburua) izan zen.

Mongoliarrek Yuan dinastia sortu zuten Txina konkistatu zutenean, Zhongdu hiriburua 1215. urtean birrindu eta Hiriburu Handia gisan berreraiki zuten: horixe da gaur ezagutzen den Beijing-en jatorria.

Ming dinastiak mongoliarrak garaitu ondoren, hasiera batean Nanjing izan zen hiriburua, baina 1403. urtean, Ming dinastiaren Yǒnglèk hirugarren enperadoreak (boterea bere iloba hil eta gero lortu zuen) hiriburutza berriro Beijing-era eraman zuen. Hiri Debekatua 1406 eta 1420 artean eraiki zen. Haren ondoren, 1420an Zeruaren Tenplua eta beste proiektu batzuk eraiki ziren. Tian An Men atea Ming dinastian bi aldiz erre zen baina 1651. urtean berreraiki.

Mantxutarrek Ming dinastia garaitu zutenean, Qing Dinastia heldu zen boterera. Haiek iraun zuten bitartean, Beijing hiriburua izan zen.

1911ko Xinhai iraultzak errepublika ekarri zuenean, hasiera batean Nanjing hiriburu bilakatzeko asmoa zegoen; hala ere, Yuan Shinai ofizial Qin-zaleak egin zituen presioei esker, enperadorearen abdikazioa lortu eta iraultzaileek Yuan Shinai presidentea izatea onartu zuten, baita Beijing hiriburua izan behar zuela ere.

Yuan-ek pixkanaka bere indarra handitu zuen eta 1915. urtean Txinatar Inperioa aldarrikatu zuen, bera enperadore izendaturik. Herriak ez zuen hori gustuko izan eta Yuan Shinai urte bat geroago hiltzearekin batera, erregimen labur hura bukatu zen. Hortik aurrera, Txina lurralde txikien kontrola zuten jauntxoen esku gelditu zen. Jauntxo indartsuenen artean maiz gertatzen ziren gudak (Zhili-Anhui guda, Lehen Zhili-Fengtian guda eta Bigarren Zhili-Fengtian guda adibidez) Beijing hiriburuaren kontrola lortzeko helburuarekin.

Kuomintang-en alderdi abertzaleak jauntxoen arteko liskarrak baretzea lortu zuen. Nanjing errepublikako hiriburu izendatu eta Beijing izenaren ordez Beiping erabili izatera zuten. Txina eta Japoniarren arteko gudan, Beijing 1937ko uztailaren 29an hartu zuten tropa japoniarrek. Lurralde okupatuetan agintzen zuen Txinako Iparraldeko kontseilu exekutiboaren egoitza izan zen, 1945eko abuztuaren 15ean Japonia errenditu zen arte.

1949ko urtarrilaren 31n, Txinako Guda Zibilean zehar, komunistak indarra erabili gabe sartu ziren Beijing-en. Urte hartako urriaren 1ean Txinako Alderdi Komunistaren buru zen Mao Zedong-ek Tian An Men plazan Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen.

Deng Xiaoping-en aldaketa ekonomikoen ondoren, hirigunea asko handitu eta aldatu zen. Gumao merkataritza-gune bat izatera pasatu zen eta Wangfujing eta Xidan erosteta gune bihurtu dira. Aldiz, Zhongguancun elektronikaren erakusleiho da orain.

Hiriburu izaki, Beijing-en politikarekin erlazionatutako zenbait istilu gertatu dira azken urteotan. Tian An Men plazan, Txinako gune espiritualean, 1976ko lehen protestak gertatu ziren eta bigarren aldiz 1989. urtean, militarrek indarrez bukatu zituzten arte. Plaza hartan Falun Gong-ek antolaturiko protesten tokia ere izan da.

Azken urteotan, Beijing-en hazkundearekin urbanizazioaren inguruko arazoak azaleratu ditu: trafiko handia, aire kutsatua, auzo historikoak botatzea eta herri txiroetatik datozen etorkinak, adibidez.

2005 urtearen hasieran, gobernuak hiriburuaren hazkunde kontrolgabea geldiarazi zuen; handik aurrera, hiriburuaren hazkundea hirigunetik hurbil dauden zirkuluerdietan egitea erabaki zen, ekialde eta mendebaldean.

Beijing 2008ko Olinpiar Jokoen egoitza izendatu izanak txinatarren harrotasuna areagotu du.

Auzoak eta administrazio barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Beijingen banaketa administratiboa»

Administrazio barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beijingo udalerria 18 administrazio barrutietan banatuta dago Hauetatik 16 barrutiak dira eta 2 konderri. Hirigune eta hiri-inguruko guneak 8 barrutitan banatuta daude:

Beste 8 distritu eta 2 konderriak hiritik hurrunago daude eta hiri kanpoko auzo, herri eta nekazalguneetan agintzen dute.

Hiriko 18 barruti eta konderriak 273 administrazio unitate txikiagoetan banatuta daude.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Beijing CBD»

Beijing-eko Barne Produktu Gordina 2005. urtean 681.450 milioi yuan-ekoa (71.286,61 milioi €) izan zen, %11,1-eko hazkundearekin. Per kapita errenta aldiz, 44.969 yuan-ekoa (4.704,05 €) izan zen, %8,1eko hazkundearekin.

Azken urte hauetan hirugarren sektoreak garapen handia izan du, luxuzko eraikuntza eta automobilgintzak batez ere. 2005. urtean, 28.032 metro karratu etxebizitza saldu ziren, 175.880 milioi yuan-eko balioarekin. 2004. urtean, 2.146.000 automobil zeuden erregistraturik, %64a baino gehiago jabetza pribatukoak.

Beijing CBD 2004. urtean

Gumao inguruan dagoen Beijing CBD hiriko finantza barrutia bezala ezagutzen da eta lurraldeko enpresen egoitza eta merkatalguneak bertan daude. Beijing-eko finantzagunea Fuxingmen eta Fuchengmen auzoetan dago. Wangfujing eta Xidan dira Txinako hiriburuko erosketa gune garrantzitsuena eta Zhongguancun Txinako elektronika, konputagailu eta medikuntza industriaren gune garrantzitsuena, "Txinako Silicon Valley" bezala ezagutzen da. Horrez gain, hiria pirateatutako produktuen salgune garrantzitsua da.

Industriari dagokionez, mendebaldean dagoen Shijingshan auzoa da hiriko tokirik garrantzitsuena. Nekazaritza hirigunetik kanpo egiten da ekoiztutako zereal garrantzitsuenak garia eta artoa direlarik. Barazkiak hirigunetik hurbilago hazten dira hiriko hornikuntza errazteko.

Pekingo hazkuntza azkarra dela eta arazo berriak sortu zaizkio hiriari. Gobernuak ezarritako "Energia-aurrezte" kanpainak maiz gertatzen dira. Horrez gain, hiritar eta turistak askotan etxeko uraren kalitate eskas eta oinarrizko zerbitzuen (elektrizitatea, gas naturala...) prezio altuaz kexatzen dira. Industriagune gehienak garbitzeko esfortzu handiak egin dira baina lantegi batzuk garbitzeko ezintasuna dela medio, lantegi hauek Xi'an bezalako beste hiri batzuetara eraman dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Beijingo ingurabide autobideak»

Beijingo ingurabide autobideak, hiriaren erdigunetik kanpoaldera eraikitako ingurabide autobideak dira. Guztira sei autobidek inguratzen dute Beijing hiria, nahiz eta 1920ko hamarkadan eraikitako lehen "eraztuna" ez den existitzen gaur egun. Seigarren ingurabide autobidearen azken tartea 2009an zabaldu zen, eta gaur egun hiriko arduradunak zazpigarren autobidea eraikitzeko proiektua zehazten daude.

Garraio publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Beijingo metroa»

Beijing eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1969an zabaldu zen eta zabaldutako azken lineak Beijingko 2008ko joko olinpikoen aurretik zabaldu ziren.

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena NAZE NAGE Aireportuaren izena
BEIJING
Beijing ZBAA PEK Beijing Capital Nazioarteko Aireportua
Beijing ZBNY NAY Beijing Nanyuan Aireportua
Beijing Beijing Xijiao Aireportua (militarra)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pekindarrek Mandarin txineraren azpibanaketa de Beijing dialektoa erabiltzen dute hitz egiterako orduan. Udalerriko nekazalguneetan aldiz, beste dialekto batzuk darabiltzate.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Pekin (pekindar) da Txinako hiriburua Euskaltzaindiaren arabera. Beijing (beijindar) ere onartzen da (Euskaltzaindiaren 38. araua)
  2. a b   Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  3. http://cdc.cma.gov.cn/shuju/search1.jsp?dsid=SURF_CLI_CHN_MUL_MMON_19712000_CES&tpcat=SURF&type=table&pageid=3 China Meteorological Administration


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pekin