Atari:Espainia/Artikulu nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu nabarmendua Kultura eta gizartea

Madril (gaztelaniaz eta ofizialki: Madrid, maˈðɾið ahoskatua) Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko hiriburua eta hiri nagusia da, Iberiar penintsularen erdialdean dagoena. 2011ko biztanle-erroldaren arabera 3.293.601 biztanle ditu (6.543.031 Madrilgo metropolitar gune osoan). Honenbestez, Europar Batasuneko hirugarren metropoli-barrutirik handiena osatzen du Madrilek.

Madril Espainiako Gobernuaren eta Gorteen egoitza da, baita Administrazio Zentralaren eta Estatuaren erakundeen bilgunea. Ekonomikoki, finantza eta industria gune garrantzitsua da Madril, enpresa nazional eta mundu mailako enpresa askoren egoitza baita. Estatu mailan, berebiziko garrantzia du kultur arloan, bertan baitaude Pradoko Museoa, Thyssen-Bornemisza eta Reina Sofía museoak.

...gehiago irakurri

M-15 mugimendua, nazioartean ingelesez Spanish Revolution ("Espainiar Iraultza", euskaraz), espainiar estatuan 2011ko maiatzaz geroztik izan zen protesta eta gizarte mugimendua da, hasieran hainbat hiritan kanpaldi iraunkorrak eginez aste batzuetan zehar eta politikoen eta interes ekonomikoen aurkako protesta-ekintza zuzenak ondoren, benetako demokrazia eta erreforma politiko eta sozioekonomiko sakonak exijitzeko. Protestetan parte hartzen zuten pertsonei gaztelaniaz Ciudadanos Indignados (euskaraz, Hiritar Haserretuak) deitu zitzaien. Protesta mugimenduak modu autonomoan garatu zen, bere baitan inongo talde edo erakunderen parte hartze nabarmenik gabe eta antolakuntza horizontal eta lauso batez. Hasierako ekimena maiatzaren 15ean Espainiako hainbat hiritan Democracia Real Ya taldeak eta atxikitako beste hainbat elkartek deituriko elkarretaratzeak izan ziren. Bertan milaka pertsona bildu ziren, sare sozialen bidez antolaturik, Espainian benetako demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien (PSOE eta PP) ustelkeria eta nagusigoa, gazteen langabezia altua, gobernuak finantza krisia dela eta bankuei emaniko diru-laguntza salatuz eta beste hainbat aldarrikapenekin batera.

...gehiago irakurri