Atseginen baratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Margolan infotaula

Atseginen baratzea[1] Jeronimo Bosch margolariak eginiko triptikoa da, egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. Haren lanik ezagunena eta asmo handikoena da. Horrenbesteko konplexutasunik eta horren irudi biziak ez ditu beste inon erdietsiko.

Erdiko panela karratua, alboetako panel angeluzuzenak dira, eta haren gainera toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean Jainkoa Adam eta Evarekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana sexua egiten, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.

Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, sinbolismoen ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, paradisu galduaren panorama izan zitekeelakoan.

Ez dakigu ziur noizkoa den. Uste da 1485-1510 bitartean egina dela, Nassauko Enrike III.ak aginduta. Hiru atal bereiz ditzakegu artelan honetan:

PARADISUA: Ezkerreko taulan ikus dezakegu Paradisoaren irukatzea, Adan eta Eva Jaingoikoaren eskutik (Jesusen bidez irudikatua kasu honetan) ezagutzen diren momentua. Ikusten den palmondoa irudikatzen du ongiaren eta gaitzaren zuhaitza, non tentazioaren sugea egoten da. Goian, ikus dezakegun arkitektura falika gaitza irudikatzen du, pekatuaren animaliez inguratua, adibidez, hontza. Honen eskuinean, arroka batzuk bereizten ditugu, non aurpegi diabolikoa irudikatzen da. Orokorrean, Paradisua bekatua irudikatzen du: animaliak haien artean ehizatzen dute, ura zikindua…


INFERNUA: Eskuineko oihalak infernu klasikoa irudikatzen du, goian sua eta kehez irudikatuta eta behean musikaz, konnotazio sexualezko instrumentu batzuen bidez, adibidez, gaita. Erdiko aldean ikusten dugu Erdi Aroko torturetan ohikoa zena, hau da, hotza eta beroaren nahasia, laku hoztu batekin non zigortuek irristatzen dute. Beherko partean deabrua izan daiteken figura agertzen zaigu, nork zigortuak jaten ditu eta defekatu egiten ditu putzu beltz batean. Ikusten denez, hemen ere sinbolismoz beteriko figurak agertzen dira.

DELIZIEN LORATEGIA: Erdiko oihala da non Paradisu faltsu bat agertzen da, non humanitatea pekatuaren eta nagusiki lujuriaren menpe geratu da. Bertan mota guztietako erlazio sexualak agertzen dira non animaliak eta landareak baita parte hartzen dute. Beheko partean ikus dezakegu taldeak edo bikoteak fruitu handiak jaten, fruituak lujuriaren sinbolo ziren. Agertzen diren txoriak bezala bereziki txantxangorria. Ikusten diren persona “enkartzelatuak” kontxetan edo ponpetan lujuriaren(pekatuaren) menpe betirako daudela irudikatu nahi du. Lakuak ez daude garbi pekatuaren(Venusen sorrera eta ondorioz amodio karnalaren) sorrera dela irudikatzen dutelako.. Lakuaren inguruan persona asko animali desberdinen gainean agertzen dira lujuriaren irudikamena isladatzeko. Lakuan flotatzen duen ponpa lujuriaren iturri bezala identifikatu da . Goian ikus deitzakegun ibaiak pardisu terrenalaren lau ibaiak izango dira non erakin arraro eta landareria arraroa aurkitu dezakegu. Berizgarria da animalien eta landareen tamaina ,batzuetan gizakiak baino handiagoak direlako. Baita aipatzekoa da pertrsona postura, askok aldrebez baitdaude Beste ezaugarri bat da ez direla emakumeak eta gizonak ondo bereizten onekin esan nahi zuen humanitate guztia pekatuan zegoela.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atseginen baratzea Aldatu lotura Wikidatan