Atseginen baratzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atseginen baratzea
The Garden of Earthly Delights by Bosch High Resolution.jpg
Jeronimo Bosch, 1480 - 1490
olioa ohol gainean
206 × 306 cm
El Prado museoa

Atseginen baratzea[1] Jeronimo Bosch margolariak eginiko triptikoa da, egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. Haren lanik ezagunena eta asmo handikoena da. Horrenbesteko konplexutasunik eta horren irudi biziak ez ditu beste inon erdietsiko.

Erdiko panela karratua, alboetako panel angeluzuzenak dira, eta haren gainera toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean Jainkoa Adam eta Evarekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana sexua egiten, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.

Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, sinbolismoen ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, paradisu galduaren panorama izan zitekeelakoan.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak