Eva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eva (argipena)».
Eva 
Biblia saileko pertsonaia
Eva

Lucas Cranach Zaharraren Adam eta Eva.


Sexua Emakumea
Jaio 1 [K. a. 3760] (Hebrear egutegia)
K. a. 4004 (Ussher-Lightfooten kronologia)
Eden
Ezkontidea Adam
Seme-alabak Kain
Abel
Seth

Eva[1] (hebreeraz: חַוָּה, Ḥawwāh, arabieraz: حواء) abrahamdar erlijioetako pertsonaia nagusietariko bat da. Izan ere, Judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren arabera, Eva izan zen lehendabiziko emakumea, Jainkoak egina. Haren istorioa Bibliaren Hasiera liburuan eta Koranen agertzen da. Adam zuen gizona.

Bibliak honela azaltzen du Evaren sorrera:

« Gero, esan zuen Jainko Jaunak:
«Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».

Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. Honek esan zuen:
«Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! "Emakume" izango da deitua gizakumeagandik izan baita hartua».

 »

Hasiera 2:18,23

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eva Aldatu lotura Wikidatan