Audio-erreproduzitzaile eramangarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gailu pertsonala, zientzia fikzio gisa (Albert Robida, 1894)

Audio-erreproduzitzaile eramangarria gailu mugikor pertsonala da. Gailu horren bidez erabiltzaileak aurretik grabatutako soinuak entzun ditzake. Normalean, bateriak erabiltzen dituzte elikatze-iturri moduan. Gainera, elikatzeko baliabide analogiko zein digitalak erabil ditzakete. Soinua bozgorailuen edo entzungailuen bidez emititzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo grabagailuak eta audio-erreproduzitzaileak XIX. mendearen amaieran agertu ziren. Disko-jogailu moduan ezagutzen ditugunak dira. Kalitatea nahiko baxua zen, eta aurkezten zuten maiztasun-erantzuna nahiko irregularra. Gainera, zarata agertzen zen diskoaren eta orratzaren arteko marruskaduraren ondorioz. Tomas Edisonek 1877an lehenengo disko-jogailua asmatu zuen: fonografoa.

1920ko hamarkadan, grabazioan eta erreprodukzioan lehenengo pausoak eman ziren. Transduktore elektromagnetikoa sortu zen. Horrek energia akustikoa energia elektriko bihurtzen zuen eta alderantziz. 1940ko hamarkadan, zinta magnetikoko lehenengo magnetofonoak sortu ziren.

1950ko hamarkadan, binilo-diskoa agertu zen. Hobekuntza nabarmenak izan zituen kalitatearen eta marjina dinamikoaren aldetik.  1960ko hamarkadan, Philips enpresak kasete-irakurgailua merkaturatu zuen. Horrek bilakaera handia izan zuen, lehenik walkmanetik pasatuz eta ondoren, 1980ko hamarkadan Sony enpresak sortutako DATetik (Digital Audio Tape). Aldi berean, eremu digitalean izan ziren aurrerapenen ondorioz Sony grabagailuak eta CD-irakurgailuak garatu zituen.

Azkenik, 1990ko hamarkadatik aurrera, eremu digitalean gertatu zen garapenari esker MP3 erreproduzitzailea agertu zen.  Gailu horiek barne-memoria eta kanpo-memoria jartzeko aukera daukate. Memoria horietan, kodifikatutako fitxategiak gorde daitezke eta ondoren deskodifikatu eta erreproduzitu.

Kaseteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walkman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu hauek energia gutxi kontsumitzen zuten eta eramangarriak ziren. Lehenengo ereduaren ondoren, gailu eramangarriak sortu ziren. Horiek pilen bidez elikatu ahal ziren.

Walkman.

Zinta baten gaineko grabaketa magnetikoan oinarritzen da funtzionamendua. Ondoren, zinta hori transduktore baten bidez irakurtzen da eta  soinu-bibrazio bihurtzen da. Baina grabazio asko egiten badira, zintak magnetismo ahalmena galtzen du.

DAT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Philiphsek eta Sonyk garatutako lehenengo kasete digitala izan zen. Grabazio magnetikoaren eta soinu digitalaren erreprodukzioaren euskarria da. Haren kostu altuaren ondorioz, lanbide-arlorako zuzenduta dago.

Disko trinkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laser bidezko irakurketa optikoa erabiltzen dute.  Argia islatu eta lente batzuen bidez bideratu egingo da fotodiodo baterantz. Islatutako argiaren desfaseari esker, informazio optikoa bitar bihurtu daiteke.

Disko trinkoa.

Informazio hori digital-analogiko bihurgailu batera bidaliko da. Azkenik irakurgailuan prozesaketa eta anplifikazioa aplikatuko da eta soinu-bibrazioan transformatuko da.

Erreproduzitzaile digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audio digital trinkotuko formatua erabiltzen duen gailua da. Maiztasun-domeinuan lan egiten duten algoritmo bidezko galerak dauzka. Giza entzumen-sistemaren bidez, entzunezinak diren osagaiak ezabatu egiten ditu. Modu horretan, jatorrizko soinuaren berdina den seinale originala aurkeztuko du.

Software bat erabiltzen dute erreprodukzioa gauzatzeko. Beraz, osagai fisikoa galtzen da (diskoa, kasetea, CD, etab.). Gainera, memoria-edukiera handiagoa eskaintzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]