Sony
Wikipedia(e)tik
| Sony Corporation ソニー株式会社 |
|
|---|---|
| Leloa | "Make believe" |
| Mota | Multinazionala |
| Sektorea | Kontsolak, telebistak, musika kateak, ordenagailuak, telefono mugikorrak, audio eta bideo sorgailuak, audio eta bideo grabagailuak, argazki-kamerak, bateriak. |
| Sorrera | 1946ko maiatzaren 7an |
| Egoitza | Tokio, |
| Merkatuak | Mundua |
| Salmentak | Elektronika |
| Langileak | 180.500[1] |
| Web orria | (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala (Frantsesez) Webgune ofiziala |
Sony Corporation (ソニー株式会社 Sonī Kabushiki Gaisha) edo Sony Japoniako multinazional bat da. Enpresa hau fabrikatzaile nagusienetakoa da elektronikan, bideojokoetan, audioan, bideo profesionaletan eta informazioko eta komunikazioko teknologian.
Historia [aldatu]
1945ko irailean, Masaru Ibuka Tokiora bueltatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean guztiz txikituta zegoen hiria. Shirokiya dendaguneko hirugarren solairuko gela estu bat, Ibukaren eta haren taldearen lantegi bihurtu zen. Eraikinaren kanpoaldean, arrailak zeuden alde guztietatik.
Urrian Ibukak eta bere taldeak Tokyo Tsushin Kenkyujo instalazioa sortu zuten. Hasieran, inork ez zekien zer egin. Soldata gehienak Ibukaren aurrezkiekin ordaintzen ziren.