Bateria elektriko
Bateria elektrikoa edo metagailu elektrikoa (edo metagailua soilik) energia elektrikoa metatu dezakeen gailuari deritzo, ondoren prozesu elektrokimikoen bitartez ia bere osotasunean itzularazteko. Ziklo hau hainbat aldiz errepika daiteke. Sortzaile sekundario bat da, hau da, ezinezkoa zaio lan egitea aurretik elektrizitatea sartu ez bazaio karga deritzon prozesua erabiliz.
Funtzionamendu printzipioa [aldatu]
Metagailu baten funtzionamendua funtsean erredukzio-oxidazio prozesu itzulgarri batean dago oinarritua, prozesu bat non horietako elementu bat oxidatu (elektroiak galdu) eta beste bat erreduzitu (elektroiak irabazi) egiten den. Prozesu honetan ez da osagairik gastatzen.
Autoen bateria [aldatu]
Auto elektrikoetan, bateria izenarekin ezagutzen da, zeren, gehienetan, seriean konektatuak egoen dira emandako voltaje handitzeko. Horrela, auto baten bateria ,barnetik, berun-azidozko 6 gelaxkaz osaturik dago, bakoitzak elektrizitatea ematen du 2 voltako tentsio batekin, beraz, 12 volta ematen ditu.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |