Ausonio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ausonio, latinez eta izen osoz Decimus Magnus Ausonius, (Vasates, egungo Bazas, Gironda, c. 309 - Bordeletik gertu, c. 394) Galiako latinezko poeta erromatar nabarmen bat izan zen. Familia handiki baten baitan jaioa, giro akademiko batean hezia, irakasle gisa aritu zen gaztetan eta Valentiniano I.aren seme zen Grazianoren maisu ere izan zen. Biekin Germaniako kanpaina militarretan eogn zen 368-369 urteetan. Paulino Nolakoaren maisu ere izan zen eta berarekin gutun harreman ugari izan zituen bizitzan zehar. Latinezko olerkigintza hilik zegoen unean, Ausoniok olerki fin ugari idatzi zituen. Erromako Inperioan kargu administratibo garrantzitsuak bete eta Grazianoren heriotzaren ondoren, 383 urtean, Bordele ingurura itzuli zen azkenean eta bertan idatzi zituen bere olerki gehienak, denetariko gaiei buruz: hiriak, natura, goraipamenak eta abar. Bere lanari esker garaiko Galiari buruzko informazio anitz jaso da. Oso ezaguna da bere Mosella, Mosela ibaiari buruzko olerkia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ausonio Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.