Valentiniano I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Badaude Valentiniano izena duten erromatar enperadore gehiago. Ikus Valentiniano II.a eta Valentiniano III.a.


Valentiniano I.aren domina bat.

Valentiniano I, latinez Flavius Valentinianus (321 - 375eko azaroaren 17a), erromatar enperadorea izan zen.

Pretoriar Goardiako ofizial bat izan zen Juliano Apostata eta Jovianoren agintaldietan. Gorputza azkarra eta aurpegi ederra ez ezik, ahalmen militarra eta ausardia ere bazeuzkan. Jovianoren heriotzaren ostean armadak enperadore izendatu zuen 364ko otsailaren 28an. Berehala, Valente anaia ere enperadore izendatu zuen.

Bi anaiek Inperioa erdibitu zuten. Valentinianok mendebaldeko zatia hartu zuen, hau da: Italia, Iliria, Hispania, Galia, Britania eta Afrika probintziak. Valentek, beraz, ekialdea: Balkanak, Grezia, Egipto, Siria eta Asia Minor.

Valentinianok gerra asko borrokatu behar izan zuen. Hasieran, Prokopio, Juliano Apostataren senide bat, matxinatu zen. Kanpotik ere bazetozen arerioak. Erromatarrek barbaro ezezagunei egin behar zieten aurre: burgundiarrak, saxoiak... Hortaz, Valentinianoren ataza nagusia mugak gordetzea izan zen. Hasiera batean Milan hautatu zuen gortea jartzeko. Geroago, Paris eta Reims, germaniarrei hobeki aurre egiteko.

Rhin ibaiaz bestaldera eraman ondoren, 367an ibai hori zeharkatu zuten germaniarrek. Valentinianok menderatu ahal zituen triskantza handi batean, baina bere armadetako bajak hain handia izanda, ezin izan zuen arrakasta borobildu.

374an, Valentinianok eta Makriano germaniarren errege batek bakea hitzartu zuten. Makriano erromatarren lagun bihurtu zen honela, eta Rhin ibaiko muga antolatu zuen.

Galiako kostaldeak saxoi piraten erasoak jasan behar izan zituen. Piktiarrek eta Eskoziarrek bat eginda, Antoninoren Harresia gainditu zuten eta Britania probintzia arpilatu ahal zuten. Afrika porbintzian ere arazoak izan zituen Valentinianok. Izan ere, gobernatzailearen gobernu kaskarrak matxinadak eragin zituen.

374an, quadiarrek Danubio zeharkatu zuten erromatarrek haien lurraldean gotorlekuak eraikiak zituelako. 375eko apirilean, enbaxada bati emandako harreran, enperadorea zauritu suertatu zen. Azaroaren 17an hil zen horren ondorioz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano I.a Aldatu lotura Wikidatan