Autism Network International

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autism Network International
Datuak
Motaerakundea eta disability rights organization (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: autismnetworkinternational Edit the value on Wikidata

Autism Network International (ANI) 1992an sortutako erakunde estatubatuarra da. Pertsona autistek eta autistentzat sortu zuten. ANIren printzipioek sendabidearen aurkako ikuspegia dakar, hau da, autismoa «sendatzeko» helburu ez duen ikuspegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jim Sinclairrek, Kathy Grantek eta Donna Williamsek ANI sortu zuten 1992an[1]. Erakunde hau pertsona autistek antolatu zuten pertsona autistentzat[2]. ANI idazlagun-talde gisa hasi zen, baina kideak lehen aldiz aurrez aurre ezagutu zirenean, «partaidetzaren sentimendua sentitu zuten, ulertuak izatea, kontzeptu berdinak izatea eta hizkuntza bera partekatzea, normalak izatea»[3]. Sinclairrek eta beste sortzaileek lineako komunitate bat sortu zuten, foroan gaiak eztabaidatzeko[4]. Our voice izeneko buletina argitaratzen hasi ziren, ANIren webgunearen bitartez banatzen zena[5].

ANIk «neurologikoki tipiko» esamoldea sortu zuen, gerora «neurotipiko» hitzera laburtu zena[6]. Sinclairrek ANI erabili zuen autista izatearen alde positiboetan zentratzen laguntzeko eta ez negatiboetan[4]. ANIk pertsona autistei «kultura autista partekatu batean gozatzen» ikasten laguntzen die[7].

Autreat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autreat Ameriketako Estatu Batuetako konferentzia bat izan zen, Autism Network Internationalek autistentzat antolatutakoa. Lehenengo Autreat 1996an izan zen New Yorken[1][2]. 1999an, 80 lagun parte hartu zuten, eta emakume bat Japoniatik etorri zen[4]. 1999 eta 2013 artean, urtero antolatu zen, 2001ean izan ezik. Azken Autreat 2013an egin zen.

Autreat pertsona autistentzako konferentzia bat izan zen, autistek diseinatutakoa[8]. Autismoaren inguruko beste konferentziekin kontrastea izan zen, ANIren ustez, normalean pertsonei autistei buruzkoak dira, baina gurasoei eta profesionalei zuzenduta daudenekin[9].

Autreatek antzeko programak inspiratu zituen beste herrialde batzuetan, hala nola Autscape Ingalaterran eta Projekt Empowerment Suedian[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Shapiro, Joseph. «Autism Movement Seeks Acceptance, Not Cures» NPR 2006-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  2. a b c (Ingelesez) Silberman, Steve. «Our Neurodiverse World» Slate 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  3. (Ingelesez) Cohen, Shirley. (2006). Targeting Autism: What We Know, Don't Know, and Can Do to Help Young Children With Autism Spectrum Disorders. (3. argitaraldia) University of California Press, 204 or. ISBN 9780520933019. (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  4. a b c (Ingelesez) «Learning to Live With Autism» Syracuse Herald Journal 1999-08-16 (Noiz kontsultatua: 2016-03-01).
  5. (Ingelesez) McConnaughey, Janet. «Autistics Live In Chaotic World» Cedar Rapids Gazette 1996-10-21 (Noiz kontsultatua: 2016-03-01).
  6. (Ingelesez) Brownlow, Charlotte; O'Dell, Lindsay. «Representations of autism: implications for community healthcare practice» Community Practitioner 2009-07-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-05) (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  7. (Ingelesez) Paradiz, Valerie. «This Is Who My Son Was Born To Be» Cedar Rapids Gazette 2003-02-02 (Noiz kontsultatua: 2016-03-01).
  8. (Ingelesez) «'NeuroTribes' Examines The History — And Myths — Of The Autism Spectrum» Nashville Public Radio (NPR) 2015-09-02 (Noiz kontsultatua: 2016-02-29).
  9. (Ingelesez) Harmon, Amy. «How About Not 'Curing' Us, Some Autistics Are Pleading» The New York Times 2004-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]