Autografo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autografo bat: eskuz idatzitako testu laburra + egilearen sinadura.
Alain Delon aktoreak sinatutako autografoa.
Asisko Urmeneta komikigilea autografoak sinatzen Durangoko Azokan. 2017.

Autografoa (latinezko autogrăphus hitzatik mailegatua, eta latinak grezieratik αὐτόγραφος mailegatua) eskuz idatzitako testu laburra da. Egilea ospetsutzat jotzen den pertsona izaten da eta bere jarraitzaile batek eskatuta, propio testu laburra idazten du jarraitzaileari oparitzeko edo jarraitzaileren ezagun bati oparitzeko. Autografoa testu laburra, normalean sinpatikoa izaten da eta egilearen sinadura agertu ohi da. Batzuetan sinadura hutsa izaten da.

Musika-lexikoan, termino hau maiz erabiltzen da "(partitura) autografo" esamoldearen ordez, konpositoreak berak idatzi eta berak sinatutako partitura bati erreferentzia eginez.

Literatura-lexikoan "(eskuizkribu) autografoa" erabiltzen da egileak berak eskuz egindako jatorrizko bertsioa dela adierazteko eta bertsio horrek egilearen sinadura daukala adierazteko.

Marketinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoetxe eta argitaletxe batzuek, euren produktuak promozionatzeko, egilearen agerpen publikoak antolatzen dituzte eta egitarauaren zati bat izaten da egileak diskoak, liburuak, komikiak, argazkiak-edo sinatzea, hau da autografoak sinatzea. Bide beretik, elastikoak, pilotak eta merchandisin beste hainbat produktuetan pertsona ospetsuen sinadurak edo autografoak gehitu egiten dira produktuei balio erantsia gehitzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]