Averroismo
Wikipedia(e)tik
Averroismoa Ibn Rusd edo Averroesen filosofia-sistema da, XIII. mendearen amaieraz geroztik garatua.
Hiru teoriatan oinarritzen da.
- Gizakiak bi adimen ditu: bata egilea, bakarra, gizaki guztientzakoa eta hilezkorra dena, eta bestea pasiboa edo materiazkoa, nork berea duena dena eta gorputzarekin batera galtzen dena.
- Materiaren betierekotasuna.
- Egia bikoitza: filosofiarentzat egia dena teologiarentzat gezurra izan daiteke, eta alderantziz.
Eragin handia izan zuen ondorengo filosofia-eskoletan. Averroismoaren jarraitzaile nagusiak Sigerio Brabantekoa, Marsilio Paduakoa, Boezio Daziakoa, Nicoletto Vernias eta Alesandro Achilini izan ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.