Averroes
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | ابن رشد Ibn Rushd |
|
| Jaio | 1126 | |
| Kordoba (Al Andalus) | ||
| Hil | 1198 | |
| Marrakex (Maroko) | ||
Averroes, arabieraz أبو الوليد محمد بن احمد بن محمد بن احمد بن احمد بن رشد Abu Al-Walid Muhammad Ibn Ahmad Ibn Muhammad Ibn Ahmad Ibn Ahmad Ibn, (Kordoba, 1126 - Marrakex, 1198) filosofo eta jakintzari andalustarra, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
[aldatu] Biografia
Averroes legeak ikasten zituzten familia batetik zetorren.Bere aitona Kordobako epaile nagusia izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Bere aitak bita ere hango epaile izaten jarraitu zuen almoade dinastia iritsi arte, 1146an. Averroes bera, Sevillako Kadi izendatu zuten eta Sevillako, Kordobako eta Marrokoko gorteetan lan egiten ibili zen.
Aristotelesen lanari buruzko iritziak egin zituen eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat egin zuen. Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an. Bere idatziak eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean.
XII. mendearen bukaeran fanatismo bolada batek Al Andalus inbaditu zuen Almoadeen konkistaren ondoren eta Lucenako hirian erbesteratua izan zen eta bere lanak debekatu ziren. Hil baino hilabete batzuk lehenago, errebindikatu zuten eta Marokoko gortera bidali zuten. Bere logikazko eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera igaro direlako izan da. Beraren ikasle hoberena Ibn Tumlus (Alcira, 1164-1223) mediku lanetan lana egiten jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.