Awen Iorwerth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Awen Iorwerth
Bizitza
Herrialdea Gales
Hezkuntza
Hizkuntzakgalesa
ingelesa
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cardiffko Unibertsitatea

LinkedIn: awen-iorwerth Edit the value on Wikidata

Awen Iorwerth (Gales) mediku eta irakasle galesa da.[1] Cardiffko Unibertsitatean medikuntzako ikasleei eskolak galesez ematen hasi zen lehen irakaslea da. Galesez lehen hitzaldi medikoa 2017ko urtarrilaren 16an eman zuen, Cardiffeko Unibertsitatean.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Awen Iorwerth Euskal Herrian izan zen, Irlandar eta Gales talde batekin. Galdakao-Usansolo ospitalea, EHUko Medikuntza fakultatea eta Udako Euskal Unibertsitate bisitatu zituzten. Gaixoak bere hizkuntzan artatzeko bideak ikasten eta praktikara eramaten ari diren lekuak.

Ahalegin horretan ari da Awen Iorwerth traumatologo eta irakaslea ere bere herrialdean.

Awen Iorwerth-en iritziz galestar oro artatu beharko litzateke galesez, baina arlo kritikoak hiru dira: haurrak, buru gaixotasunak dituztenak eta adinekoak.

Mediku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haur batzuek hizkuntza bakarra hitz egiten dute. Umeak, nahiz eta ume izan, esan diezaioke medikuari non duen min, nola sentitzen den, baina umeak osasun langilearen hizkuntza bera hitz egiten ez badu komunikazio arazoak daude, eta haurra hitz egiteko aukerarik gabe uzten da.
  • Buruko gaitzak dituztenez ari garela, gaixotasunaren diagnosia egiteko ezinbestekoa da pazientearekin ondo komunikatzea. Harekin hitz eginda biribildu behar duzu diagnosia. Bigarren hizkuntzan ez da lortzen bere lehen hizkuntza erabilita lortuko litzatekeen bezain diagnosi azkarra eta zuzena.
  • Adinekoei dagokienez, ez da arraroa bigarren hizkuntza desagertzea eta lehen hizkuntza indartsu itzultzea. Zaharrei, gaixotasun serio batek eraginda ospitalera joaten direnean, sarri burua nahasten zaie, eta egoera are latzagoa egiten zaie lehen hizkuntzan ezin badute komunikatu.

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cardiff Unibertsitatean ematen dizkie eskolak mediku gaiei. Awen Iorwerth da galesa erabiltzen lehen irakaslea.

2015ean hasi zen. 300 ikasle zituen eta lau ziren galesez egiteko gai. Ikasgai bat galesaren bidez ematen zuen. 2019an 24 ikaslek zekiten galesa. Galesez egingo duten medikuak nahi dituzte, baina hori baino lehen Galesko ikasleak izatea lortu behar dutela uste du. Haien ikasleen %20 baino gutxiago da Galeskoa. Ikasleak etorri eta joan egiten dira. Beraz, bertako mediku ikasle gehiago behar dituzte eta galesaren bidez ikasiko duten ikasle gehiago. Ikasleek galesa erabiltzeko konfiantza lortzea nahi dute, batzuek oinarrizko gauzak ikasiko dituzte, beste batzuk medikuntzaz galesez hitz egiteko gai izango dira, medikuntza-lanak hizkuntza horretan egingo dituzte beste batzuek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Medicine, School of. «Awen Iorwerth» Cardiff University (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
  2. (Ingelesez) «First medical lecture in Welsh» Cardiff University (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa BBC,