Gales (hizkuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galesa
Cymraeg
Non mintzatzen den: Erresuma Batua 
Eskualdea: Gales
Hiztunak: 750.000 inguru 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Britoia
    Galesa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Bwrdd yr Iaith Gymraeg
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: cy
ISO 639-2: wel / cym
ISO 639-3:

 

Welsh speakers in the 2011 census.png
2011ko Galesko erroldaren datuak hartu ezkero galeseraz mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa, orlegi ilunez galesera gehien mintzatzen diren lurraldeak adierazita daude.
 

Galesa[1] (Cymraeg) —kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna[2]Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.

Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin, bretainierarekin eta kornubierarekin batera.

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesko biztanleen %20 inguru dira galesaren hiztun. Beraz, galesak 610.000 hiztun ditu (2001), gutxi gorabehera.

Hizkuntza nagusia dutela, herrialdeko iparraldean eta mendebaldean kontzentratzen dira hiztunak batez ere: Gwynedd (%76), Anglesey/Ynys Môn (%70.5), Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin (%63.6) eta Ceredigion (%61).

Dialektoei dagokienez, Iparraldeko ("Gog") eta Hegoaldeko ("Hwntw") aldaeren arabera sailkatzen dituzte.

Bestela, 1993an S4C telebista kateak egindako inkestaren arabera, beste 135.000 bat hiztun bizi ziren orduan Ingalaterran. Halaber, Argentinako Chubuteko probintzian badago galestarren komunitate bat, eta horien artean galesezko hiztunak badaude (25.000). Azkenik, Kanadan (3.160), AEBetan (2.655), Zeelanda Berrian (1.155) eta Australian (1.060) ere gales hiztunak ditugu.

Guztira, beraz, 750.000 hiztun baino gehiago ditu hizkuntza zelta honek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beth? → Zer?
  • Ble? → Non?
  • Bore da → Egun on
  • Croeso → Ongi etorri
  • Cymru → Gales
  • Da bo chi (iparraldean), Hwyl (hegoaldean) → Agur, adio
  • Da iawn, diolch → Oso ondo, eskerrik asko
  • De → Hegoalde
  • Dim ysmygu → Ez erre
  • Diolch → Eskerrik asko
  • Dwyrain → Mendebalde
  • Dyma → Hemen
  • Dynion → Gizonak
  • Faint? → Zenbat?
  • Gogledd → Iparralde
  • Gorllewin → Ekialde
  • Iwerddon → Irlanda
  • Lloegr → Ingalaterra
  • Llydaw → Bretainia
  • Mae'n ddrwg gyda fi → Sentitzen dut
  • Merched → Emakumeak
  • Mynydd → Mendi
  • Nac ydw → Ez
  • Nawr → Orain
  • Nos da → Gabon
  • Os gwelwch yn dda → Mesedez
  • Pam? → Zergatik?
  • Shw mae → Kaixo
  • Shwd dych chi? → Zer moduz?
  • Ydw → Bai
  • Yr Alban → Eskozia

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleen %25-30ak galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute.

Unibertsitate mailan, Bangor eta Aberystwyth hirietan ikasgai batzuk eskaintzen dituzte galesez.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura eta musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eisteddfod[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eisteddfod»

Galesezko kultur jaialdi tradizionala da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketa modukoa.

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira, eta gaur egun nazio mailan egiten dute urtero Galesen, bai eta herrialdetik kanpo ere.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .
  2. Hala agertzen da EuskalTerm hiztegian, gales formarekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gales (hizkuntza) Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.