Azido eta baseen indar erlatiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
HCl-aren ionizazioa

pH-aren eskalari arreta jartzen badiogu, konturatu gaitezke hainbat azido eta base daudela eskala horretan zehar.

Azidoen kasuan, azido bakoitzaren pH-a desberdina da, eta haien erabilera ere. Azido zitrikoa elikagai askotan erabiltzen da kontserbatzaile bezala, eta 3-6 arteko pH-a du, eta azido klorhidrikoak (HCl), berriz, pH-a oso baxua du, eta oso arriskutsua da manipulatzeko, larruazala zuzenean ukitzean eragin ditzakeen erredurengatik. Denak azidoak badira, zerk egingo ditu hain ezberdin? Badira protoi-emaile hobeak diren azidoak beste batzuk baino (HCl azido zitrikoa baino emaile hobea da).

Era berean, baseetan base batzuk protoi hartzaile hobeak dira beste batzuk baino. Eta hori da "azidoen eta baseen indar erlatiboak" deskribatzen duena. Azido edo base baten indar erlatiboa uretan disolbatzen denean ionizatzen den neurria da. Ionizazio-erreakzioa guztiz disoziatzen bada, azidoari edo baseari sendoa deritzo; ionizazio txiki samarra gertatzen bada, azidoa edo basea ahula da.

Esate baterako, azido bat uretan disolbatzerakoan, bere molekulak ioietan disoziatzen dira. Horietariko bat ioi hidrogenoa edo protoia da (H+). Azido motaren arabera, bere molekulak kopuru handiagoan edo txikiagoan disoziatuko dira, eta hala, protoi gehiago edo gutxiago sortuko dituzte.

Eskumako irudian ikusi dezakegu HCl azidoaren ionizazioa, protoietan eta kloruro ioietan disoziatzen dela.

Azido sendoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiz ionizatzen dira ur-disoluzio diluituetan; ez dute uzten disoziatu gabeko molekularik, H+ -ak emateko duten joera handiagatik. Beren base konjokatuek ez dute protoiak hartzeko joerarik.

HCl + H2O → Cl- + H3O+

azido base konjugatu

sendoa oso ahula

Oreka ioietarantz dago desplazatuta, eta erreakzio itzulezin modura adierazten dira.

Azido ahulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partzialki baino ez dira ionizatzen H+ -ak emateko duten joera txikiagatik. Haien base konjokatuek ahulak dira eta protoiak hartzeko joera ere badute.

CH3-COOH + H2O ⇄ CH3-COO- + H3O-

azido ahula base konjugatu

ahula

Oreka eratzen da molekula ez-ionizatuen eta eratutako ioien artean.

Base sendoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azidoetatik H+-ak hartzeko joera handia dute eta guztiz disoziatzen dira. Beren azido konjokatuek ez dute protoiak hartzeko joerarik.

NaOH → Na+ + OH-

base sendoa azido konjugatu

oso ahula

Oreka ioietarantz dago desplazatuta.

Base ahulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azidoetatik H + -ak hartzeko joera txikia dute eta beren azido konjokatuak ere ahulak izanik protoiak hartzeko joera dute.

NH3 + H2O ⇄ NH4+ + OH-

base ahula azido konjugatu

ahula

Oreka eratzen da molekula ez-ionizatuen eta eratutako ioen artean.

Azido sendoak Azido ahulak Base sendoak Base ahulak
HCl azido klorhidrikoa HF azido fluorhidrikoa LiOH litio hidroxidoa NH3 amoniakoa
HBr azido bromhidrikoa HNO2 azido nitrosoa NaOh sodio hidroxidoa CH3 NH2 metilamina
H₂SO₄ azido sulfurikoa H2S azido sulfhidrikoa Ca(OH)₂ kaltzio hidroxidoa NH4 OH amonio hidroxidoa

Azidoen indarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, zenbat eta indartsuagoa izan A — H edo B — H + lotura, orduan eta probabilitate gutxiago dago lotura hausteko H + ioiak sortzeko, eta, beraz, ez da hain azidoa substantzia. Alegia, H atomoa haren elektroirik gabe irtetea errazten duen edozein egoerak substantzia horrek izaera azidoagoa izatea eragingo du.

Azidoen indar erlatiboa HF < HCl < HBr
Lotura energia H—X (kJ/mol) 570 432 366
p Ka 3,2 6,1 8,9

Lotura-energien joera, halogenoaren ( taula periodikoaren 17. taldeko elementu kimikoak) tamaina handitzen den heinean, hidrogenoaren 1 s-ko orbitalaren eta halogenoaren atomoaren balentzia-orbitalaren arteko gainjartzean etengabe murriztearen ondorioz da. Zenbat eta atomo handiagoarekin lotuta egon H, orduan eta ahulagoa da lotura. Horrela, H eta atomo handi baten arteko lotura, I edo Te bezalako familia jakin batean, H eta familia bereko atomo txikiago baten arteko lotura baino ahulagoa da, F edo O bezalakoa.

Oxoazidoak, hiru elementuz osatutako konposatuak dira: hidrogenoa, oxigenoa eta ez-metala. Askotan, konposatu honen barruan azido hauek ere sartzen dira; Cl2 , Br2 eta I2

Oxoazidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxiazido homologo horien kasuan, azidotasuna elementu zentralaren elektronegatibotasunak baldintzatzen du neurri handi batean. Atomo zentrala zenbat eta elektronegatiboagoa izan, O-arekin partekatzen duen bikote elektronikoa indar handiagoz erakartzen du. Ondorioz, O-H lotura polarizatuago egongo da (O-rantz) eta protoia irtetea errazagoa izango da, gutxiago erakartzen baitu.

HClO > HBrO > HIO