Azido zitriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azido zitriko
Identifikadoreak
CAS zenbakia 77-92-9 YesY
PubChem 311
ChemSpider 305 YesY
UNII XF417D3PSL YesY
KEGG D00037 N
ChEMBL CHEMBL1261 YesY
Propietateak
Formula molekularra C6H8O7
Masa molarra 192.124 g/mol (anhidro)
210.14 g/mol (monohidrato)
Itxura solido zuri kristalino
Dentsitatea 1.665 g/cm3
Fusio puntua

153 Â°C

Irakite-puntua

175 Â°Ctan deskonposatzen da

Disolbagarritasuna uretan 73 g/100 ml (20 Â°C)
Disolbagarritasuna THF, ethanol, methanol anhidroa: THF 1.80 M, etanol 1.6 M, metanol 3.08 M [1]
monohidrato: THF 1.52 M, etano 1.78 M, metano 2.27 M [2]
Azidotasuna (pKa) pKa1=3.09
pKa2=4.75
pKa3=6.41 [3]
Arriskuak
Arrisku nagusiak irritantea larru eta begietan
Flash puntua  ?°C
Harremana duten konposatuak
Harremana duten konposatuak sodio zitratoa, kalzio zitratoa
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Azido zitrikoa (elikagai kodea E-330) azido organiko ahul bat da. Elikagaietan asko erabiltzen da kontserbatzaile modura. Alkoholik gabeko edari batzuei ere eransten zaio, edariari zapore garratza emateko, adibidez gaseosaren kasuan (aldiz, koladun edarietan azido fosforikoa erabiltzen da).

Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tarteko metabolito gisa.

Iturri naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu eta barazki askotan agertzen den arren, azido zitriko gehien dutenak fruta zitrikoak dira, adibidez limoietan 0,005 mol/l eta laranjetan 0,30 mol/l [4] azido zitriko aurki daiteke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido zitrikoaren kristalak (argi polarizatuarekin ikusia)

Giro-tenperaturan, azido zitrikoa hauts zuri kristalinoa da, bere urtze-puntua 175°C-ekoa baita. Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. Forman monohidratatuan ere ekoitz daiteke, horretarako ur hotzetan kristalizatu behar da. Azido zitrikoa uretan disolbagarria izateaz gain, alkoholetan (etanol, metanol...) ere disolba daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste da VIII. mendean Abu Musa Jabir Ibn Hayyan alkimista pertsiarrak aurkitu zuela.[5][6][7]Carl Wilhelm Scheelek (1784an) azido zitrikoa isolatzea lortu zuen.[8][9] 1893an hasi ziren azido zitrikoaren produkzio industriala egiten, Italiako zitrikoetan oinarrituta. C. Wehmer (1917an) izan zen Penicillium onddoen kultiboetan azido zitrikoa sintetizatzen zela aurkitu zuena.

XX. mendearen hasieran Aspergillus niger onddoarekin azido zitrikoaren produkzio industriala lortu zitekeela aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik, onddo horren bidez sintetizatzen da azido zitrikoa.[10]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an azido zitrikoaren munduko ekoizpena 1.700.000 tonakoa izan zen, eta kopuru horren erdia edarietan erabili zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Solubility of citric acid anhydrous in non-aqueous solvents
  2. Solubility of citric acid monohydrate in non-aqueous solvents
  3. Dawson, R. M. C., et al., Data for Biochemical Research, Oxford, Clarendon Press, 1959.
  4. Penniston KL, Nakada SY, Holmes RP, Assimos DG Quantitative Assessment of Citric Acid in Lemon Juice, Lime Juice, and Commercially-Available Fruit Juice Products Journal of Endourology 22/3 2008 http://www.liebertonline.com/doi/pdfplus/10.1089/end.2007.0304 PDF pmid=18290732 pages 567 doi 10.1089/end.2007.0304+
  5. http://www.islamicspain.tv/Arts-and-Science/The-Culture-of-Al-Andalus/Chemistry.htm
  6. http://muslimmedianetwork.com/mmn/?p=1553
  7. http://journals.iucr.org/a/issues/2008/01/00/sc5012/index.html
  8. http://web1.caryacademy.org/chemistry/rushin/StudentProjects/CompoundWebSites/2001/Citric%20Acid/history.htm
  9. http://books.google.com/books?id=OUXOm8bdG1UC&pg=PA944&dq=how+citric+acid+was+discovered
  10. Citric acid production by a novel Aspergillus niger isolate: II. Optimization of process parameters through statistical experimental designs. Bioresource Technology 98(18) 3470-3477


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido zitriko Aldatu lotura Wikidatan