Halogeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taldea 17
Periodoa
2 9
 F 
3 17
 Cl 
4 35
 Br 
5 53
 I 
6 85
 At 
7 117
 Uus 

Halogenoak edo elementu halogenoak taula periodikoaren 17. taldeko elementu kimikoen seriea da. Talde honek ondoko elementu hauek barne hartzen ditu:

Halogenoen taldeak ezaugarri berezi bat dauka taula periodikoaren gainerako taldeen aurrean: giro-tenperaturan gasa, likidoa edo solidoa diren elementuak dauzka.

Ugaritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halogene.jpg

Oso erreaktiboak direnez, halogenoak konposatu kimiko eran edo ioi eran soilik ageri dira naturan. Haluro-ioiak eta oxianioiak, hala nola iodatoa (IO3-), mineral askotan eta itsas uretan aurki daitezke. Izaki bizidunek hainbat konposatu organiko halogenatu dauzkate osagaitzat. Forma elementalean, halogenoak molekula diatomiko eran existitzen dira, baina forma hauek bizitza laburrekoak dira. Giro-tenperaturan eta presio estandarrean, fluorra eta kloroa gasak dira, bromoa likidoa da eta iodoa eta astatoa solidoak dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halogeno terminoak 18. mendeko frantziar nomenklaturan du jatorria. Izenak, berez, grezierako sustraiak dauzka: hals (itsasoa) edo halas (gatza), eta gen- (sortu). Hitza sortu zen metal batekin lotzean gatza sortzen duten elementuak direlako.

Kimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreaktibotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halogenoak oso erreaktiboak dira eta, beraz, izaki bizidunentzako kaltegarriak edo hilgarriak izan daitezke kantitate handietan bada. Erreaktibotasun honen zergatia beren kanpo-geruza beteta edukitzeko behar dituzten zortzi elektroietatik bat falta zaielako da.

Fluorra elementurik erreaktiboena da, beirari berari ere erasaten baitio eta gas nobleekin ere konposatuak sortzeko gai baita. Gas korrosiboa eta oso toxikoa da. Laboratorioan fluorra ezin da beirazko ontzi arruntekin erabili, ur apur bat besterik ez baitu behar beiraren silizioarekin SiF4 eratzeko. Beraz, teflonezko ontziekin, beira oso lehorrarekin edo kobrea eta altzairua bezalako metalekin manipulatu behar izaten da.

Kloroa eta bromoa desinfektatzaile gisa erabiltzen dira edateko uretan, igerilekuetan, zauri egin berrietan eta gainazaletan. Bakterioak eta kaltegarriak izan daitezkeen beste mikroorganismo batzuk hiltzen dituzte. Hain erreaktiboak dira, lixiba gisa ere erabiltzen direla. Sodio hipokloritoa lixiba komertzial gehienen osagai aktiboa da, eta klorotik eratorritako beste lixiba batzuk papera ekoizteko erabiltzen da.

Hidrogeno haluroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halogenoek konposatu binarioak osatzen dituzte hidrogenoarekin, hidrogeno haluroak. Konposatu hauek azido bereziki sendoak dira. Ur-disoluzioetan elementu hauei azido hidrohaliko deritze.

Konposatu organohalogenoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu organiko sintetiko askok (esaterako, polimero plastikoek), eta naturan ageri diren batzuk, halogeno-atomoak dauzkate bere osaeran. Konposatu halogenatuak edo haluro organikoak dira. Kloroa da halogenorik arruntena, eta gizakiok kantitate handietan, kloruro-ioi eran, behar dugun bakarra. Kloruro-ioiek funtseko betekizuna daukate burmuinaren funtzioan. Iodoa aztarna-kantitateetan behar da tiroxina ekoizteko. Bestalde, badirudi ez fluorra ez bromoa ez direla beharrezkoak gizakientzako, nahiz eta, antza denez, fluor-kantitate txikiak hortzak usteltzearen aurrean babesteko erabilgarria den.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Halogeno Aldatu lotura Wikidatan
  1. N. N. Greenwood, A. Earnshaw, Chemistry of the Elements, 2nd ed., Butterworth-Heinemann, Oxford, UK, 1997.
  2. G. Thomas, Medicinal Chemistry an Introduction, John Wiley & Sons, West Sussex, UK, 2000.