B6 bitamina
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da OI-m.aizpurua lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Bitamina hidrosolbagarri hauek, piridoxina izenarekin ezagutuak, gizakion bizitzarako ezinbestekoak diren eta egunero behar beharrezkoak ditugun bitaminak dira. Gernuaren bidez kanporatzen ditugu eta karbohidratoen, proeteinen eta grasen sintesian hartzen dute parte.
Batez ere, leketan, patatetan, garian, haragian eta zerealetan aurki ditzakegu eta batezbeste 0.5g ume batek eta 1.6g nagusi batek behar ditugu. Honen gabezia (arraroa den arren), hainbat drogen kontsumoarengatik edota proteinen kontsumo handiegiagatik ager daiteke eta honek,nerbio zein larruazaleko arazoak eragin ditzake; depresioak besteak beste. Honez gain: anemia, fatigak, bertigoa, conjuntibitisa eta nauseak eragin ditzake. Kantitate handitan beharko da, baldin eta proteinetan altuak diren dietak egiten bagaude. Gainera pisua galtzen lagun diezaguke, metatuta ditugun grasetatik energia hartzen laguntzen digulako. Deportisten artean oso bitamina ezaguna da, muskuluen errendimendua eta energia areagotzen duelako, esfortzu handiago baten beharra dagoenean gibelean eta muskuluetan dagoen glukogenoaren askatzen duelako. Bitamina hau oso hauskorra da bere kontserbazioari dagokionez. Kongelatuek bere edukia jeisten dute %40 batean eta kontserbatuek % 45 batean.
FUNTZIOAK [aldatu]
- Karbo hidratoak eta gantzak --> organismoarentzako energia transformatzen ditu
- Proteinen transformazio metabolikoan parte hartzen du
- Zirkulazioa hobetzen du, homozisteina(beharrezkoak ez ditugun azidoak) nibelak txikitzen dituelako
- Urdailerako, azido klorihidrikoaren ekoizpenean laguntzen du
- Nerbio-sistema egoera onean mantentzen du
- Inmune-sistema funtzionamendu onean mantentzen du
- Odoleko hemoglobinaren ekoizpenean parte hartzen du
- Behar- beharrezkoa da Niacinaren eta B3 bitaminaren eraketarako
- B12 bitaminaren xurgapenean laguntzen du
- Hainbat sustantzia zerebral ekoizten ditu, eta bakoitzaren umorea erregulatzen du(pertsona askori depresioetatik eta estresetik ateratzen laguntzen die)
- ADN eta ARN -aren sintesian laguntzen du
- Espasmo muskularrak eta hanketan karranpak eukitzeko joera duen jendeari lagun diezaioke
- Ahoko lehortasuna txiki dezake
URRITASUN ARAZOAK [aldatu]
Batetik, azaleko arazoak: ilearen erorketa, ahoko eta mingaineko ultzerak, azalean erupzioak eta dermatitisa. Bestetik nerbio sistemako arazoak sortzen ditu: haserrekortasuna, nerbiosismoa, antsia eta depresioa hala nola eta azkenik ahulezia eta argaltzea: muskuluen masa jeiten du eta agortze dakar.
| Adina |
Mutilak(mg/eguna) |
Emakumeak(mg/eguna) | |
|---|---|---|---|
| 0-tik 6 urtera | 0,1 | ||
| 7-tik 12 hilabetera | 0,3 | ||
| 1-tetik 3 urtera | 0,5 |