Gernu
Wikipedia(e)tik
Gernua, pixa edo txiza likido urtsu garden eta horixka da, usain identifikagarria duena, giltzurrunek jariatu eta gernu-aparatuaren bidez kanporatzen dena.
Giltzurrunetan ekoiztu ondoren, gernua ureterren bidez gernu puxikaraino heltzen da eta bertan metatzen da uretraren bidez kanporatua izan baino lehen.
Funtzioak [aldatu]
Gernuaren funtzioek homeostasian eragina dute:
- Metabolismo zelularrean ekoiztutako substantzia toxikoen kanporatzea, hala nola, urea.
- Farmako eta droga bezalako substantzia toxikoen kanporatzea.
- Kontrol elektrolitikoa, potasio eta sodioaren iraizketa erregulatuz batez ere.
- Erregulazio hidrikoa, presio arteriala kontrolatzeko.
- Azido-base orekaren kontrola.
Ekoizpena [aldatu]
Giltzurrunak arduratzen dira gernuaren ekoizpen eta iraizketaz. Odol arteriala giltzurrun arteriaren bidez heltzen da bertara eta 180 litro inguru odol iraizten dira giltzurrunetan 1,5 litro gernu sortuz egunean.
Gernuaren eraketan hiru prozesu gertatzen dira: iragazketa glomerularra, hodixketako birxurgapena eta hodixketako jariapena.
Ikus, gainera [aldatu]