Azido erribonukleiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Azido erribonukleikoa (oro har RNA siglarekin laburtua; edota, batzuetan, ARN siglarekin)[1] azido nukleiko mota bat da, nukleotido monomeroz osatua, DNA eta erribosomen arteko mezulari eginkizuna duena. Aminoazidoak erabiliz proteinak ekoizteko eginkizuna ere badu.

Azido erribonukleikoaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerrean, RNA, nitrogeno oinarriarekin; eskuinean, DNA.

Oro har, adenina, guanina, zitosina eta urazilo (timinaren ordez) dituen erribonukleotido-katea bakar batek eratzen du. Kate laburragoa da eta forma lineala du, partzialki toles daitekeen arren. Ohikoa ez bada ere, birus batuen RNA katea bikoitzekoa izan daiteke, gripearen edo HIESaren birusen kasuetan bezala.

RNA mota guztiak DNA sekuentzien kopiak dira; RNAren kokaleku, funtzio eta motak elkarri lotuak daude.

RNA erribosomikoak (rRNA edo ARNe)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteina-konplexu bat osatzen du erribosomak eratuz; hau da, proteinak sintetizatzen diren organuluak.

RNA mezularia (mRNA edo ARNm)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hari bakarreko kate lineala da; DNAren informazio genetikoa zitoplasmara eramaten du, proteinen sintesia egiteko. Nukleoan sortzen da gene jakin baten sekuentzia kopiatzerakoan. Aipatzekoa da, mRNA eratzen ari den bitartean, DNAn adenina bat dagoenean, timinaren ordez beti uraziloa sartuko dela RNA katean.

Aurrerago zitoplasmara pasa eta erribosmekin elkartuko da, non proteinara itzuliko da. RNA mota honek, hortaz, gene bakoitzean, hots DNAn kodifikatutako mezua, “proteina-produkzio zentroraino” darama, hartatik datorkio mezulari izena.

RNA transferentziazkoak (tRNA edo ARNt)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirusta egitura dauka; zati batzuetan oinarriak elkartu eta besteetan, berriz, bukleak sortzen dira, elkartzerik ez dagoenez gero. Ez-ohiko oinarriak dituzten nukleotido batzuk ditu eta, izenak berak adierazten duenez, zitoplasmako zati disolbagarrian dago. Zitoplasman aminoazidoak erakarri eta erribosometara eramaten ditu: leku egokian uzten ditu, RNAk proteinak sintetizatzeko duen sekuentziaren arabera. Oinarri jakin batzuk kontuak hartuz, tRNA molekula bakoitza aminoazido zehatz batera elkartzen da. Zelulan duen egiturak boomerang edo “L” alderantzikatu baten itxura hartzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido erribonukleiko Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. RNA da laburtzapenik erabiliena euskaraz eta nazioartean.