Babiloniar Inperioa

Wikipedia(e)tik
(Babiloniar inperioatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Babiloniar Inperioa berdez

Babilonia Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, dagoen estatua zen. Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zen. Inperioaren izena izen berdina zuen hiritik zetorkion, Babilonia. Babilonia hiriari buruzko lehen aipamena K. a. XXIII. mendekoa da.

K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuknkonkistatu zituen. Babiloniako inperioari hasiera eman zion konkista horrek. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten eta inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.

Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte inguru a izan zen hiri hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, babiloniako lorategi jasoak.

[aldatu] Historia

Babiloniar Inperioa baino lehen, bi talde etniko Mesopotamiako lurraldeetan nagusi ziren, Sumeriarrak eta Akadiarrak. Lurralde hau baliabide naturaletan aberatsa izateaz gain, merkataritzarako estrategikoki kokaturik zegoen.

[aldatu] Antzinako Babiloniako legealdia

K. a. XIX. mendean, Sumeriarrak Ur-III dinastian zeudelarik, Eufrates ibaiaren mendebaldetik zetozen Amorreo Semitek ia Mesopotamia okupatu zuten eta kontrola hartu zuten. Han, euren legea ezarri eta gobernua sortu zuten. Lehendabiziko urteetan, gobernua Isinen kokatu zuten. Hiru mende geroago, K. a. XVIII mendean, gobernu monarkiko bat sortu zuten Babilonia hirian.

Babiloniarrek salerosten zuten mendebaldeko herriekin eta eragina izan zuten haiengan. Babiloniako tropek eta ofizialek Siria eta Kanaan zeharkatzen zuten. Geroxeago, kolonialista Amorreotar talde bat Babilonian jarri zen bizitzen salerosteko xedearekin.

Sumeriako seigarren subiranoa zenak, Hammurabik, K. a. XVII. mendearen hasieraren inguruan Mesopotamiari nagusigoa kendu zion Babilonia hiriaren mesederako. Horrexegatik, Hammurabi Babiloniako lehen erregetzat hartzen da.

Babiloniarrek euren erregea Marduk jainkoaren ordezkari eta Babilonia hiria hauek koroatu behar zituzten hiri sakratua zela uste zuten. Erregeek goberna zezatela bermatzeko, burokrazia ezarri zuten, gobernu zentralista eta sistema zergadun bat garatuz.

Babiloniaren sorrerak literatura berpizte bat ekarri zuen.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Babiloniar Inperioa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak