Babrak Karmal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Babrak Karmal (Kamari, Kabul probintzia, Afganistan, 1929ko urtarrilaren 6a - Mosku, Errusia, 1996ko abenduaren 3a) afganiar politikaria izan zen eta Afganistango Alderdi Demokratiko Popularraren (marxista-leninista) sortzaileetako bat. 1979ko abenduan, sobietar armadak Afganistan inbaditu eta Hafizullah Amin presidentea hil eta gero, Karmal erbestealditik itzuli zen herrialdearen agintea hartzeko. Berehala Afganistango gerra hasi zen. Gerra gehiegi luzatzen ari zela eta, Mikhail Gorbatxovek kargutik kentzea erabaki zuen. Beraz, 1986ko azaroaren 24an, gaixorik zegoelako aitzakiarekin, lehendakaritza utzi zuen. Ondoren Moskun bizi izan zen eta han hil zen, gibeleko minbiziz, 1996ko abenduaren 1ean[1] edo 3an.

Erreferentziak

  1. Ex-Afghan Communist Leader Babrak Karmal Dies at Age 67 The Washington Post, 1996ko abenduaren 6a

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babrak Karmal Aldatu lotura Wikidatan