Mikhail Gorbatxov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Gorbatxov
Михаил Горбачёв
Mikhail Gorbatxov

1985ko martxoaren 11 – 1991ko abuztuaren 24a
Aurrekoa Konstantin Txernenko
Ondorengoa Azkena

Jaiotza 1931ko martxoaren 2a (83 urte)
Privolnoje, Stavropol, Errusiako SESF, SESB
Alderdi Politikoa Alderdi Boltxebikea (1950–1991)
Ezkontidea Raisa Gorbatxova (1953–1999)
Sinadura Mikhail Gorbatxov-ren sinadura

Mikhail Sergeievitx Gorbatxov[1] (errusieraz: Михаи́л Серге́евич Горбачёв, Mikhail Sergeievitx Gorbatxov, mʲɪxɐˈil sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪt͡ɕ ɡərbɐˈt͡ɕof ahoskatua; 1931 martxoaren 2a - ) politiko sobietarra da, 1985 eta 1991 artean Sobietar Batasuneko agintari nagusia izandakoa. Aldaketa eta erreforma handiak bultzatu zituen, Gerra Hotza eta SESBen amaiera ekarri zutenak. 1990 urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia nekazari batean jaioa, Gazte Komunisten Ligan 1946an eman zuen izena. Alderdi Komunistako kide 1952an egin zen. Zuzenbidean lizentziaturik, ibilbide politikoa Stavropol jaiotzezko eskualdean hasi zen. Pausoz pauso aurrera egin zuen alderdian barnan eta 1980an, 52 urte zituelarik, Politburoko kide gazteena bilakatu zen.

Bost urte beranduago, Konstantin Txernenkoren heriotza zela medio, alderdi komunistako idazkari orokorra izendatu zuten (1985eko martxoaren 11n). Alderdia eta hautaketa sistema eraberritutakoan, 1989an, SESBeko estatuburu aukeratu zuten.

Gorbatxoven agintaldiaren ezaugarri nagusia Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia-sistemaren aldaketa eta eraberritzea izan zen: Glasnost (irekitzea), perestroika (berregituraketa) eta uskoreniye (garapen ekonomikoren bultzada).

Ekonomian, 1988ko maiatzean indarrean jarri zen kooperatiben gaineko legeak zerbitzu, ekoizpen eta kanpoko salerosketan jabetasun pribatua baimendu zuen. Hasiera batean zerga handiak eta lan-murrizketak izan arren, pixkanaka baldintza horiek leundu ziren. Herrialdeko hainbat enpresa handi ere berrantolatu ziren. Aeroflot, esate baterako, konpainia txiki eta independentetan banandu zen.

Kanpo harremanetan oso nabariak izan ziren politika berriaren ondorioak. Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituz. Ronald Reaganekin batera Arma Nuklearrak desegiteko hitzarmena sinatu zuen 1987an. Breznev doktrina izenekoa ere amaitutzat eman zen, eta, ondorioz, Europako alde komunistako herrialdeek bere barneko aferetarako autonomia osoa berreskuratu zuten. Honela, komunismoa Ekialdeko Europatik desagertu zen 1989tik aurrera, gehienetan era batsuen bidez, Errumaniako salbuespenarekin. Era honetan bukatu zen Gerra Hotza.

Glasnost-en harira, norbanako askatasunak hobetu ziren: erlijio eta adierazpen askatasunak esaterako. Prentsak zentsura galdu zuen eta espetxeetatik preso politiko andana atera ziren. 1987ko urtarrilean, hautagai anizko hauteskundeekin bultzatu zen demokratizazioa. 1988ko abenduan, Sobiet Nagusiak Herriko Diputatuen Kongresua onartu zuen, zein herrialdeko legegintza botere berri bihurtu zen. 1989ko udaberriko hauteskundeetan Gorbatxov Sobietar Batasuneko lehen Presidente Exekutibo aukeratu zuten.

Politika honen bidez herritarren babesa eskuratu nahi izan zuen Gorbatxovek, alderdiko zati atzerakoien kritikei aurre egin ahal izateko. Kritikak hamarkadaren bukaeran ziren itzultzekoak, oinarrizko produktuen murrizketekin batera.

Ekonomiaren gainbeherak, hainbat errepubliketako separatismoak eta Gorbatxeven egunez eguneko botere handiagoak krisia eragin zuten. 1991ko abuztuan alderdiko buru batzuek estatu kolpe bat eman zuten. Kolpeak porrot egin arren, bere ahuldade politikoak, batik bat Boris Jeltsinen aurrean, dimisio aurkeztera behartu zuen Gorbatxev. 1991ko abenduaren 25ean SESB bera desegin zen ofizialki.

2007ko urriaren 21ean Gorbatxovek politikara itzultzea erabaki zuen, Sozialdemokraten Batasuna alderdiaren buru.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Gorbatxov Aldatu lotura Wikidatan