Bagrati katedrala

Koordenatuak: 42°16′38″N 42°42′15″E / 42.2773°N 42.7043°E / 42.2773; 42.7043
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bagrati katedrala
ბაგრატის ტაძარი
Bagrati Cathedral and Gelati Monastery
Gizateriaren Ondarea arriskuan
Kokapena
Estatu burujabe Georgia
MkhareImereti
HiriaKutaisi
Koordenatuak42°16′38″N 42°42′15″E / 42.2773°N 42.7043°E / 42.2773; 42.7043
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Izenaren jatorriaIntercession of the Theotokos (en) Itzuli
ErlijioaGeorgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
ElizbarrutiaQ12870383 Itzuli
Suntsipena1692
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1994 (XVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Dormizioaren katedrala edo Kutaisiko katedrala, normalean Bagratiko katedrala (georgieraz: ბაგრატი; ბაგრატის ტაძარიtranslit.: Bagratis tadzari) bezala ezagunagoa, Georgiako Imereti eskualdeko Kutaisi hirian dagoen XI. mendeko katedrala da, UNESCOk Gelati monasterioarekin batera 1994an Gizateriaren Ondareren zerrendan sartua.[1] Baina 2010 eta 2017 artean arriskuan sailkatuta egon ondoren, katedrala atera eta monasterioa bakarrik utzi zuten, berau arriskutik kanpo.

Katedrala, orain erortzeko zorian dagoena, Erdi Aroko arkitektura georgiarraren maisulantzat hartu izan da. Kutaisi erdialdeko monumentu bereizgarri bat, katedrala Uk’imerioni muinoaren tontorrean dago. XI. mendeko lehen urteetan eraiki zuten, Bagrat III.a Georgiakoaren erregealdian, honen ondorioz «Bagrati» katedrala deitzen delarik, hau da, Bagraten katedrala. Iparraldeko horman egindako inskripzio batek, lurra «chronicon 223» urtean ezarri zela adierazten du, hau da, 1003 urtean. 1692an, Imeretiko Erresuma inbaditu zuten otomandar tropek eztanda batean suntsitu zuten. Gertakariak, kupula eta sabaia erortzea eragin zuen, katedrala bere egungo egoeran utziz.

Kontserbazio eta zaharberritze lanak eta azterketa arkeologikoak, 1952an hasi zituztenak, oraindik egiten ari dira. 2001ean, Georgiako eliza ortodoxoaren eskuetara itzuli zuten katedrala. Orain, erlijio zerbitzuetarako erabilera mugatua du, baina erromes eta turista asko erakartzen ditu. Askotan, Kutaisi hiri osoaren ikur bezala ere erabiltzen dute, bere erakarpen turistiko nagusietako bat delarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]