Bakailao irla

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakailao irla (Bachalaos, Bacalhau, Bacalhaus, Bacalaieu, Baccalar edo Bakalhau ere deitua) XVI. mendeko mapetan irudikatutako uharte mamua da, Ipar Atlantikoko mendebaldeko sektorean, Ternuatik gertu. Izena, bistan denez, bakailao-arrainari zor dio, ozeanoaren alde horretan ugaria baita, eta 1508an agertu zen lehen aldiz mapa batean. Hala ere, ustezko uharte horren aurreko aipuak ere badira.[1] Kondairak dioenez, "Bakajontxu" izeneko pertsonaia bat zegoen bertan, tokikoak hondartzara hurbiltzen zirenean, haize barealdi luzeekin madarikatzen zituena.

Hain zuzen, 1472an, Portugalgo erregeak João Vaz Corte Real nabigatzaileari eskatu zion, Azoreetatik abiatuta Terra do Bacalhau aurki zezan. Bestalde, Bartolomé de las Casas fraile espainiarrak, Bacalhauaren Lurra aurkitzen saiatu ziren portugaldarren bidaien zerrendak idatziak utzi zituen. Horrek iradoki duenez, litekeena da Corte-Realek Amerikako kontinentea Cristobal Kolonek baino hamarkada batzuk lehenago ikusi izana.

Gaur egun, Kanadan, Avalon penintsularen ipar-ekialdean, Ternuako uharte handian, Baccalieu izeneko uharte txiki bat dago.

Kultura popularrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Cliffs of Baccalieu ("Bakailaoko itsalabarrak") T. Whiters-en kanta baten izena da. Uharte horretako kostaldean ekaitz baten ondorioz hondoratzen de ontzi bati buruzko abestia da.
  • Blogsoviet komunitate digitalaren sorreran, mito sortzaile bezala erabili zen Bakalhau irlaren ideia.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ch 1. Mark Kurlansky (1997). Cod: A Biography of the Fish That Changed the World. New York: Walker. ISBN 0-8027-1326-2.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]