Vinland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leiv Eriksson oppdager Amerika ("Leif Eriksonek Amerika aurkitzen du")- Christian Krogh (1893)

Vinland bikingoek 1000 urte inguruan Ipar Amerikari emandako izena da.

Historialari gehienek bikingoak Kristobal Kolon baino bost mende aurrerago Amerikara ailegatu zirela uste dute[1]. 1960an adituek eskandinaviar kolonizazioaren aztarna arkeologiko bakarra topatu zuten[2], Ternuako iparraldeko muturrean dagoen L'Anse aux Meadowsen hain zuzen ere. Hala ere, egungo adituek leku hau berez ez zela Vinland baizik eta eskualde honen sarrera uste dute[3][4]

Etimologikoki Vinland hitza bi moduan ulertua izan da: teoria tradizionalak Vínland "ardoaren lurra" esan nahi duela dio, baina teoria modernoaren aburuz Vinland-ek "larreen lurra" esan nahi du.

Bikingoen Vinlanderako bidaien iturri nagusiak islandiar saga bi dira, Eiríks saga rauða edo Erik Gorriaren saga eta Grœnlendinga saga edo groenlandiarren saga hain zuzen ere. Bi saga hauek ahozko tradizioan mantendu zituzten 250 urtez eta, idatzi zituztenean, historia lanak ez ezik literaturazkoak ere izan ziren. Saga bietan Bjarni izeneko marinel bat agertzen da, Groenlandiarako bidean zegoela itsasoan galtzen dena. Groenlandiarren sagan Bjarni Herjolfsson eta Erik Gorriarenean Bjarni Grimolfsson izenak ditu baina bietan Amerika edo Vinland topatzen du.

Erdi Aroko geografoek bere mapetan lurralde hau margotu zuten, lehendabizikoa 1075ean Adam Bremengoa Descriptio insularum Aquilonis bere lanean izanik. Svend II.a Danimarkakoak alemaniar geografoa jakinaren gainean ipini zuen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vinland Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez)  Jones, Gwyn (1986), The Norse Atlantic Saga: Being the Norse Voyages of Discovery and Settlement to Iceland, Greenland, and North America, Oxford University Press, ISBN 0-19-285160-8 .
  2. (Ingelesez)  Ingstad, Helge; Ingstad, Anne Stine (2001), The Viking Discovery of America: The Excavation of a Norse Settlement in L'Anse Aux Meadows, Newfoundland, Checkmark Books, ISBN 0-8160-4716-2 .
  3. (Ingelesez)  Is L'Anse aux Meadows Vinland?, L'Anse aux Meadows National Historic Site of Canada, Parks Canada, 2003, http://www.pc.gc.ca/lhn-nhs/nl/meadows/natcul/vinland_e.asp .
  4. (Alemanez)  Wallace, Birgitta; Sollbach, Gerhard E., «Vinland-Rätsel gelöst», Damals 42 (5/2010): 47–48 .
  5. Adam Bremengoa, Descriptio insularum Aquilonis 37-38 kapituluak (Latinez)