Bartolomé de las Casas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bartolome de Las Casas

Bartolomé de las Casas (Sevilla, c. 1484 - Madril, 1566ko uztailaren 18a) espainiar elizgizona eta misiolaria izan zen. Antilletako eta Ameriketako amerindiarren alde agertu zen, eta bereziki borrokatu zen encomienda delako sistemaren aurka. Espainiarrek amerindiarrak esklabo edukitzen zituzten etxalde handiak ziren encomiendak. Bartolome de Las Casasen ahaleginei esker, lege berriak eman zituzten errege espainiarrek Ameriketako kolonizazioari begira (1542). 1544an aukeratu zuten Las Casas apezpiku Mexikoko Chiapasen, baina Espainiara itzuli behar izan zuen hiru urte geroago, Ameriketako espainiarren erasoen beldur. Espainiarren Amerikaren kolonizazioko lehen urteak sakonean ezagutzeko datu guztiz baliotsuak eman zituen Las Casasek ondorengo lanetan: Brevísima Relación de la Destrucción de las Indias (1542, Indietako suntsipenaren kondaira laburra), eta Historia de las Indias (Indietako Historia, 1875ean lehenengoz argitara emana). Espainiarrek Ameriketako konkistan eginiko triskantzak salatu zituen Las Casasek bere obran.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]