Bakuko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bakuko Metroa
Bakı Metropoliteni
Baku metro plan.png
Mota Enpresa publikoa
Sektorea Trenen ustiaketa
Sorrera 1967ko azaroaren 6an
Presidentea Taghi Ahmadov
Webgunea http://metro.gov.az/
Fitxategi:Baku Metro 7.jpg
Xalqlar Dostluğuko geltokia.

Bakuko metroa (azerbaijaneraz: Bakı Metropoliteni), Azerbaijango Baku eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1967ko azaroaren 6an inauguratu zen eta gaur egun bi liniek osatzen dute. Sarearen luzera 34,6 kilometrotakoa da eta guztira 23 geltoki ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Sobietar Batasuneko gobernuak metroaren eraikuntza baimentzen zuen dekretua onartu zuen. Eraikuntza lanak lau urte beranduago hasi ziren, baina hainbat aldiz eten behar izan zituzten diru faltagatik. Azkenik 1967ko azaroaren 6an, Sobietar Batasuneko bosgarren metroa inauguratu zen.

1967an zabaldutako metroaren lehen taretak 6,5 kilometro baino ez zituen. Ondorengo hamarkadetan pixkanaka geltoki berriak zabaldu dituzte eta metroaren ibilbidea luzatu da. Azken geltokia 2008ko urriaren 9an zabaldu zen.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Zabaltze data Luzera Geltokiak
1 Linea 1 1967 20,1 km 13
2 Linea 2 1976 14,5 km 10
Guztira 34,6 km 23

Linea gorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lineak Həzi Aslanov eta İçərişəhər batzen ditu. Linea honek Bakmil izeneko gunerako adar bat dauka.

Linea berdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren lineak Şah İsmail Xətai eta Dərnəgül batzen ditu.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarte Zabaltze data Luzera
İçərişəhər-Nəriman Nərimanov 1967ko azaroaren 6an 6,5 km
28 de mayo-Şah İsmail Xətai 1968ko otsailaren 22an 2,3 km
Nəriman Nərimanov-Ulduz 1970ko maiatzaren 5an 2,1 km
Ulduz-Neftçilər 1972ko azaroaren 7an 5,3 km
28 May-Nizami Gəncəvi 1976ko abenduaren 31an 2,2 km
Nəriman Nərimanov-Bakmil 1979ko martxoaren 28an 0,5 km
Nizami Gəncəvi-Memar Əcəmi 1985ko abenduaren 31an 6,5 km
Neftçilər-Əhmədli 1989ko apirilaren 28an 3,3 km
Cəfər Cabbarlı 1993ko abenduaren 27an N/A
Əhmədli-Həzi Aslanov 2002ko abenduaren 10an 1,4 km
Memar Əcəmi-Nəsimi 2008ko urriaren 8an 2,1 km
Nəsimi-Azadlıq prospekti 2009ko abenduaren 30an 1,3 km
Azadlıq prospekti-Dərnəgül 2011ko ekainaren 29an 1,5 km
Guztira: 23 geltoki 34,6 km

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakuko metroa Aldatu lotura Wikidatan