Bangsamoro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bangsamoro (euskaraz «Moro Herria») Filipinetako moro herriaren lurraldea da. Filipinetako Sulu arkipelagoa, Mindanao uharteko zati batzuk, eta Palawango zati batzuk barne hartzen ditu, bai eta Malasia bizilagunaren Sabahko zati batzuk ere. Hitz konposatu hau malasierako bangsa («herri») eta gaztelaniako moro («mairu») hitzetatik dator.

Moro herriari deitzeko ere erabiltzen da. Leinuon artean maguindanaotarrak, maranaotarrak eta tausugtarrak ditugu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]