Mindanao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mindanao, Filipinetako uhartediaren hegoaldean.

Mindanao[1] Filipinetako bigarren uharterik handiena da, uhartediko hego-ekialdean dagoena. Davao hiria irlako nagusia da.

97.530 km2-ko azalera dauka eta 2000an 18.133.864 biztanle zituen (172.5 biz./km2), inguruetako uharte txikiak barne, 17 probintziatan dago banaturik.

Antzinean, "Gran Molucas" gaztelaniazko izena zeukan.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzonikoa da, beroa eta euritsua.

Biztanleak[aldatu]

Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira.

Ekonomia[aldatu]

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mindanao

Erreferentziak[aldatu]