Banteng
Wikipedia(e)tik
Banteng behiaren familiako ugaztun artiodaktiloa da (Bos javanicus). 3 m luze izaten da, eta 1,50 m altu; burua txikia baina zabala du; mutur arroa, belarri handiak eta adar motzak gorantz zabalduak. Ilea gris arre kolorekoa du, eta hankak goialdean arrasto gorriak izaten ditu. Javan, Borneon eta Sumatran mendietako basoetan bizi da, talde txikietan bildurik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.