Batailoi talde taktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
BTG estandar bat, AEBetako Armor aldizkariaren arabera.

Batailoi talde taktiko bat (errusieraz: Батальонная тактическая группа), BTG gisa laburtua, Errusiako Armadaren arma konbinatuek –ezberdinek– osaturiko maniobra-unitatea da, behin-behineko izan arren prestutasun maila altuan mantentzen dena.[1] BTG bat, normalean, 2–4 konpainietako batailoi bat –normalean, mekanizatutako infanteria– osatzen dute; gainera, aire-defentsarako, artilleriazko, ingeniaritzazko eta laguntza logistikozko unitateekin indartuta egon ohi dira. Bestalde, normalean, Tanke-konpainiak eta misil-artilleriak talde horiek indartzen dituzte ere. BTGak 20132015 bitartean Errusiaren esku-hartze militarraren ardatza izan ziren Ukrainan; batez ere, Donbaseko Gerraren testuinguruan.[2]:9–10 or.

2021eko abuzturako, Errusiak 170 BTG inguru zituen prest;[3] BTG bakoitza, 600-800 ofizial eta soldadurekin.[4] Horietatik guztietatik, 200 inguru infante dira; normalean, 10 tanke eta 40 infanteria borrokatzeko ibilgailuz hornituak.[2]:11–13 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Boston, Scott; Massicot, Dara. (2017). «The Russian Way of War: A Primer» RAND: 5..
  2. a b Fiore, Nicholas J.. (Spring 2017). «Defeating the Russian Battalion Tactical Group» Armor CXXVIII (2).
  3. «Russian Army operates around 170 battalion tactical groups — defense chief» TASS 10 August 2021.
  4. Daalder, Ivo; Flournoy, Michele; Herbst, John; Lodal, Jan; Pifer, Steven; Stavridis, James; Talbott, Strobe; Wald, Charles. (February 2015). «Preserving Ukraine's Independence, Resisting Russian Aggression: What the United States and NATO Must Do» Atlantic Council: 12..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]