Batzar Bereziak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Batzar Bereziak Arabako eta Gipuzkoako foru-erakundeak izan ziren. Batzar Nagusien mendekoak ziren, eta herrialdean suertatzen ziren arazo larriei erantzuna ematea zuten helburu. Bizkaiak ez zuen honelako erakunderik izan.

Arabako Batzar Bereziak zazpi ordezkarik osatzen zituzten; herrialdeko zazpi taldek bana aukeratzen zuten batzarkideen artean. Batzar Bereziak azaroan biltzen ziren eta, besteak beste, Batzar Nagusi Berezietara deitu, artxiboa zaindu, ermandadeetako ordezkarien kudeaketa ikuskatu, Batzar Nagusien aginduak bete, munta gutxiko gastuak bideratu eta, ahaldun nagusia kanpoan zenean, haren lekua hartzeko ahalmena zuten.

Gipuzkoako Batzar Bereziak Batzar Nagusiek bilkurarik ez zuten garaian biltzen ziren. Bertara biltzen ziren Batzar Nagusietako kide guztiak. 1457ko Ordenantzetan Batzar Bereziak Usarragan —Bidanian— eta Basarten —Azkoitian— egin behar zirela erabaki zen. Geroago, XVII. mende arte, Bidanian eta Azkoitiko parrokia elizetan egin ziren. Handik aurrera Gipuzkoako Diputazioak egoitza zuen herrian egin ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]