Batzarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batzarre
Sorrera19871
20042>
20113
Egoitza nagusiaNabarreria, 15 1.C
31001 Iruñea
Ideologia politikoaEzkerra, sozialismoa, nafartasuna, euskaltasuna
www.batzarre.org
1Hautes zerrenda gisa. Alderdi gisa sorrera formala 1991n.
2Nafarroa Baiko kidea, 2011 arte.
3Izquierda-Ezkerrako kidea.

Batzarre Nafarroa Garaiko alderdi politiko ezkertiar eta euskaltasunaren aldekoa da. Zutik alderdiarekin harreman estua zeukan. 1987an sortu zuten Euskadiko Mugimendu Komunistak eta Liga Komunista Iraultzaileak hauteskunde-koalizio gisa. Aurretik, LKIk arrakastarik izan ez zuen Auzolan koalizioa sortu zuten beste alderdi ezkertiar batzuekin. 1991n Batzarre alderdi politiko bilakatu zen.

1999an Euskal Herritarroken parte hartu zuen, nahiz eta handik gutxira koalizioa utzi zuen. 2004tik Nafarroa Bai (NaBai) koalizioko parte izan zen, 2010ean2011ko hauteskundeetarako estrategiaren eztabaidaren testuinguruan— koalizioan ez jarraitzea eta Nafarroako Ezker Batuarekin harremanetan hastea erabaki zuen arte.[1] 2011ko urtarrilean, bi alderdiek Izquierda-Ezkerra koalizioa aurkeztu zuten.[2]

Batzarre alderdi txikia da; gehienbat Iruñerrian eta Tuteran du eragina. Alderdiaren aurpegi ezagunenak Milagros Rubio eta Ioseba Eceolaza dira. Lehena Euskal Herritarrokekin Nafarroako foru parlamentarioa izan zen, eta Tuterako zinegotzia izan da hainbat urtez. Bigarrena Batzarreren ordezkaria zen NaBain.

Batzarrek Ezkerretik berrituz aldizkaria plazaratzen du.

Hauteskundeetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzarre 1987an sortu zen eta 2003an aurkeztu zen azkenekoz Batzarre izenarekin hauteskundeetara. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan ondoko emaitza hauek lortu ditu:

  • 1987: 5.880 boto (%2,11), ordezkaririk ez.
  • 1991: 6.543 boto (%2,41), ordezkaririk ez.
  • 1995: 6.509 boto (%2,23), ordezkaririk ez.
  • 1999: Euskal Herritarroken integraturik aurkeztu zen.[3]
  • 2003: 7.873 boto (%2,62), ordezkaririk ez.
  • 2007: Nafarroa Bairen parte, parlamentario bat.
  • 2011: Izquierda-Ezkerraren parte, parlamentario bat.

Udal hauteskundeei dagokienez, 2003an 8.449 boto (%2,8) eta 15 zinegotzi lortu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Batzarrek ez du NaBain jarraituko, afiliatuen %75ek hala erabakita,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2010eko azaroaren 7a
  2. Ezkerra koalizioa, "aldaketarako poloa"[Betiko hautsitako esteka], Berria.info, 2011ko urtarrilaren 29a
  3. EH koalizioarekin hautsi ondoren, Batzarrek parlamentario bat aldarrikatu eta Milagros Rubiok Batzarreko parlamentario gisa jarraitu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]